HLPPko ikasleen desfilea: Emakumea, bilakaera eta adierazpen estetikoa

18.06.12
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenerako Ikastegiak amaiera emango dio aste honetan ikasturteari, desfile batekin. Jarduera ile-apaindegi tailerreko kideek gauzatuko dute eta horri jarri dioten titulua "Emakumea, bilakaera eta adierazpen estetikoa" da. Desfilea asteazkenean –ekainaren 20an- egingo da Lobiano Kulturguneko auditorioan, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera.

Ile-apaindegi tailerrean jardun duten kideek emakumearen itxura eta irudiaren inguruko bilakaera historian zehar aztertu eta ikasi dute aurtengo ikasturtean. Urtebeteko lanaren ondoren, desfile bat antolatzea erabaki dute, ikusi eta ikasitakoa praktikara eraman eta jendaurrean erakustek, modu labur eta entretenigarrian. Laburpen animatu horretan garai historiko bakoitzaren aspekturik esanguratsuenak jaso eta erakutsiko dute.

Desfile honek HLPPko ikasleak izango ditu protagonista eta hainbat erakustaldi egingo dituzte zuzenean apaindutako orrazkerak eta garai honetako jantzi propioak erakutsiz, emakumearen gorputz-irudia bere testuinguruan kokatuz aldi berean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren