Atzerritartasun araudiari buruzko saio informatibo berriak egingo

19.06.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Durangoko eta Ermuko Udalek atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko saioak taldeentzat gauzatzen ari dira, 2012ko urtean zehar. Saio hauen bidez, legearen edukia azaltzeaz gain, atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan horrek duen eragin praktikoa ere argituko da. Ekimenari urte hasieran eman zitzaion hasiera eta, ordutik, hilabeteka txandaka jarduten ari dira bi herriotan. Saioak hilaren azken ostegunean izango dira, eta hileka txandatuz egingo dira Ermuan eta Durangon.

Ekimenak udal bietako immigrazio zerbitzuen babesa du, eta baita, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte-gaietarako sailarena, Madrilgo Enplegu eta Immigrazio ministerioarena ere. Antolatzaile eta laguntzaileek bi orrikoa argitara eman dute jarduera ezagutarazteko eta baita saioen egutegi, lekua eta egun orduak zabaltzeko.

Saioak atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei zuzenduta daude.

Bilera horietan Heldu erakundeko abokatu batek atzerritartasunaren gaineko araudiari eta bakoitzaren bizitzaren eredu desberdinetan eraginari buruzko planteatzen zaizkion galderei erantzungo dizkie: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, baimen-berritzeak, familiak bateratzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak…

Saiook hilaren azken ostegunean izango dira eta Ermuan egingo direnen egutegia ondorengoa da: ekainren 21ean, irailaren 19an, urriaren 24an eta abenduaren 20an. Saio guztiak Lobiano Kulturgunean egingo dira, arratsaldeko 19.00etatik 21.00era bitartean. Inmigrazio zerbitzuak mezu bat bidaliko die herrian interesatuak izan daitezken pertsonei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako