Spinnin filma zineklubean proiektatuko da

19.06.12
Ermua Antzokia

Aste honetako zineklubean Eusebio Pastrana zuzendariaren ‘Spinnin’ filma proiektuko da. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, Antzokian. Protagonistak Alejandro Tous eta Olav Fernadez dira. Bikote homosexual baten inguruko tragikomedia da. Honek semea edukitzeko erabakia hartuko dute eta horren inguruko gorabeherak kontatzen ditu filmak. Zuzendariak umorea eta mina maisutasunez uztartzen ditu, filma erabat libre, ezberdin eta harrigarria egiteko, amodioa, adiskidetasun eta bizirik izatearen jolasa hizpide izanik. Filma lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eguna ospatu baino astebete lehenago proiektatuko da.

Sinopsia. Madril 1995. urtea. Madrilgo Atletico futbol taldea denbora luzea darama liga irabazi gabe. Garatek (Alejandro Tous) eta Omarrek (Olav Fernandez) gizarte segurantzaren sistema kolokan jarriko dute, seme-alaba edukitzea erabakitzen dutenean bikote gay bat izanik. Zailtasunak izango dira nagusi. Heroientzako ez da garairik aproposena. Guraso izateko bidean Garate eta Omarrek ezezagun eta pertsonai maitagarriz inguraturik izango dira, horiek munduaren erritmoa baldintzatzera iritsiko direlarik ametsak bizirik mantentzeko…

Filma iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da. Ehun eta ahamar minutu irauten d eta sarrerak 3,5 euro balio du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako