Aldapa 4, 11 eta 13 etxebizitzen garajeetarako sarbidea aldatuko da
Ramon Ch. M. jaunak bidalitako iradokizuna aintzat harturik, Udaltzaingoak Aldapa 4, 11 eta 13 etxebizitzen garajeetara automobilez sartzeko bidea berrantolatu egingo du. Orain arte, Mallabitik etorri San Pelaiotik segi eta Ongaraiko Aldapan gora eginez eskumara egitea debekatua genuen gidariok, zonaldean dauden garajeetako jabeek hirigunetik barrena buelta handia eman behar zutelarik. Eragozpen horrek zentsu handirik ez duela-eta, errealitate hori aldatu egingo da.
Hartutako erabakiaren ondorioz, Aldapa kaleko 4, 11 eta 13 etxebizitzetako garajeetara sartzeko eskumara egin ahal izango dute autoek, salbuespen moduan, aldaketak ez baitu eraginik zirkulazioan, kaletik behera datozenenak eta gorantz doazenak elkartu eta pasatzeko nahikoa zabalera baitu bideak. Hortaz, noranzko bikoitzeko zatia izango da hori, garajeetara doazenentzat soilik. Izan ere, gogoratzen dugu, San Pelaiotik Aldapara joatea galarazita izaten jarraituko baitu oro har eta garajeetara bakarrik doazenentzat izan ez ezik.
SanPelaiotik Ongarairantz goazen gidariok Aldaparekin bat egiten denean ezkerretara joan ahal izango gara, lurrean pintatuta dagoen stopa egin eta gero, Aldapatik behera datozenek lehentasuna izango baitute.
Aldaketa hau eraginkorra izan dadin herritarron laguntza nahitaezkoa izango da, eskumako zonaldea libre eta autorik gabe egon beharko baitu
Aldapatik San Pelaiora joan eta jaisteko noranzkoan goazelarik, aparkalekuak ditugu ezker aldean, eta horiei ezker garajeetara joango diren eta gorantz etorriko diren autoak babesturik egongo dira, espaloiaren alboan aparkaturik daudenengatik.
Alpako zati horretan aldaketa gauzatzeko lanak egiten hasita dago Udala. Aurreko asteko ostiralean –ekainaren 15ean- bide markak pintatu zituen, trafikoko erregulazio berri aplikatzen hasi aurretik. Biharko egunean –ekainak 21eko ostegunean- falta diren bide-markak pintatuko dira kalearen goiko aldean, euririk egiten ez badu. Eta horrekin batera, zutikako seinale osagarriak ere jarriko dira, zirkulazio eta trafikoa segurua izan dadin.
Azkenik, erabakia aplikatzen hasteko herritarron laguntza beharrezkoa izango da, orain arte Aldapatik behera eskumako aldean kotxea uzten zutenek horri uko egin eta autoa bertan utz ez dezaten. Espaloian uzten dutenek, oinezkoei kalte egiten baitiete galtzadara jaitsi behar izaten baitute aurre egin ahal izateko. Horrez gain, gainerako autoen zirkulaziorako oztopo eta enbarazu ere badira, pasabidea estutzen baitute. Horiek horrela, hemendik aurrera Udaltzaingoa arreta berezia eskainiko dio zonalde horri, zorrotz jokatuz eta zirkulazioa oztopatzen eta gaizki aparkaturiko ibilgailuak salatu eta isuna jarriko dielarik. Hortaz, adi ibili!
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan