Arcadi Oliveresen hitzaldia ikusgai Udalaren Youtube kanalean

20.06.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Arcadi Oliveres ekonomialari kataluniarrak orain aste batzuk atzera Ermua Antzokian emandako hitzaldiaren ikus-entzunezkoa ikusgai dugu internautok Udal honen ‘Youtube’ atarian duen kanalean. Web-komunikazio zerbitzuko kideok grabazioa editatu dugu, jatorrizko formatu itxia mov luzapeneko batera konbertitu eta ondoren konpilatuz sarean eseki ahal izateko. Ikus-entzunezkoak ia bi ordu irauten du, hitzaldia beste hartutako irudiak bere horretan baitaude. Hain zuzen ere ehun eta hemeretzi minutu. Irudiak Bereizmen Handian utzi ditugu.

Arcadi Oliveres i Boadella ekonomialari kataluniarrak ‘Hego eta iparraldeko finantzez’ mintzatu zitzaigu Ermuan. Hitzaldia Ermua Antzokian egin zen, maiatzaren 22ko arratsaldeko zazpi eta erdietan. Arkadi Ekonomia Zientzietako irakasle katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatea Autonomoan. Arcadi giza eskubideen defentsan eta horien sustapenaren alde lan lan egiten duen ‘Justícia i Pau ‘Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide da, une honetan presidente kargua duelarik. Hitzaldia Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak antolatu zuen, “Hegoaldetik Iparraldera: zorraren krisiari buruzko jardunaldiak” tituluko ekimenaren barne izanik.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean