Udalbatzarrak 18,9 milioiko udal aurrekontua onartuko du

26.06.12
Erakundea

Udalbatzarrak 2012ko udal Aurrekontua onartuko du bihar egingo duen ohiko Osoko Bilkuran. Organoa arratsaldeko zortzietan bilduko da, hamabi puntu dituen gai-zerrenda tratatzeko. Batzarrak izango duen gairik garrantzitsuena udal aurrekontua da, hamazortzi milioi bederatzi ehun eta hogeita hamazortzi mila ehun eta hirurogeita bost eurokoa. Batzarrari hasiera emango zaio maiatzeko aktarekin.

Jarraian Bildu alderdiak Aurrekontua aldatzeko aurkeztu duen eskaria tratatu eta bozkatuko da. Bigarrenean, aurtengo 2012 urterako udal aurrekontua onartzea izango da. Laugarrenean herriko jaietan txosnen esleipenak eta jarduera arautuko duen oinarriak onetsiko dira. Bosgarren puntuan, 2013an herriko festa zein egun izango den onetsiko da. Eta seigarrenean udalerriko kaleen izenak gaurkotzea onartuko.

Zazpigarren puntutik hamaikagarrenera bitartean alderdien mozioak izango dira hizpide. Lehenik, Ezker Anitza-IU alderdiak bere mozioan proposatu duen irisgarritasun-baldintzak hobetzeko udal Ordenantza onestea. Zortzigarrenean Bildu alderdiak memoria historikoari buruz aurkeztu duen mozioa tratatuko. Eta bederatzigarrenean Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletaren aurkako sententzia berretsiz Auzitegi Gorenak emaniko epaiari buruz Bilduk aurkeztutako mozioaz hitz egingo. Hamargarrenean, autogobernuaren, gizarte-eskubideen eta zerbitzu publikoen alde PSE-EE-PSOEk aurkeztu duen mozioaz berba egingo da. Eta hamaikagarrenean, gazteria arloko politiken inguruan aurkeztu duena, EAJ-PNV alderdiak. Azken puntua eskari-galderak dira.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da