Zearkalen ur hornidura lau orduz etengo da, hodi bat konpontzeko

26.06.12
Abisuak eta matxurak

Zearkaleko hainbat eraikinek urik gabe egongo dira bihar goizean –ekainaren 27an- lau orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzua esleiturik duen Agbar enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute. Biek aditzera eman dutenez auzoari zerbitzu ematen dion hodia zati bat aldatu egin behar da apurtu egin baita. Ur etena goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu 1era bitartean egingo da.

Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, dagoen hodia moztu eta berriari konektatzeko. Izan ere, hiruhortzaren elementua apurtu egin da. Argbarreko langileek konponketa aprobetxatuko dute mozketa-balbula berri bat ipintzeko, dagoena ia bi metroko sakonerara egoteaz gain, nahiko zaharra baita. Hori horrela, Zearkaleko hainbat eraikinetan ez dute urik izango lanak egiten diren denbora tarte horretan. Obrak eragingo dien zonaldea ondorengoa da:

  • Zearkale:
    • Bikoitiak 2tik 24ra, biak barne.
    • Bakoitiak 1etaik 27ra, biak barne.
  • Etxarte, Andaluzia eta Ursolo Zeharbideak
  • Diputazio (17tik kiroldegira artean, horiek ezik)

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko