Gazte bat zauriturik gertatu da, N-634an kotxe batek kolpatu eta gero

28.06.12
Hiritarren Segurtasuna

Ermuan zauritutako gaztea Mendaroko ospitalera eramanda gaur arratsaldean N-634 errepidean eta Areitio gainerako igoeraren hasieran kotxe batek kolpatu eta gero, herriko Udaltzaingoko bozemaileak jakitera eman duenez. Ezbeharra arratsaldeko 6al inguruan gertatu da Bizkaia Etorbideko 21 eraikinaren aurrez aurreko zebra bidearen inguruan, Donostiatik Bilboranzko norabidean zihoan Renault Scenic autoak Iker O.B. gaztea, 18 urte dituen Mallabitarra, harrapatu eta gero. Gertaeraren gorabeherak ez daude argi eta aztertzen ari dira poliziek une honetan. Ertzaintzak gain hartu ditu diligentziak eta argiketa lanak. Aurtengo martxoan antzeko beste gertaera bat izan zen toki berberean. Orduan harrapatutakoa gizon edadetua izan zen, zeina jasandako zaurien ondorioz bizitza galdu zuen egun batzuk beranduago.

Udaltzain agenteak lehenak izan dira istripuaren lekura iristen, telefonoz herritarren deia jaso eta gero. Gaztea zauriturik zegoenez, Larrialdietako 112 telefonora deitu eta anbulantzia etortzeko eskatu dute. Asistentzia sanitarioak iritsi arteko denbora tarten Ertzaintzaren patruila eta Argiketak delako bigarren bat bertaratu dira, istripua argitzeko lan argiketak gain hartuz. Agenteek zonaldea seinaleztatu eta trafikoa erregulatu eta pasoa txandaka eman duten, zauritua jaso eta autoa jaso biartean. Kotxeko gidariari alkoholaren froga egin zaio eta horren emaitza negatiboa izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko