Saihesbidea aldarrikatzen jarraitzeko, Ermuak N-634a etengo duen manifestazio berria eta jarrialdi deituko du
Udalak eta hainbat elkarteek N-634 errepidea etengo duen manifestazio berria eta jarrialdi deituko dute, uztailaren 6ko ostiraleko 19:00etarako. Udalbatza osatzen duten partiduen bozeramaleak ekimen eta deialdiari buruz hitz egin dute aste honetan. Protesta ekitaldi berria urteko hirugarrena da, Bizkaiko Foru Aldundiak bere kasa herriko saihesbidea egiteko obrak geldiaraztea erabaki zuela iragarri ondoren. Harrez geroztik, Udalak bi mobilizazio deialdia egin ditu, lehena otsailaren 18ko larunbatean, 4000 lagun baino gehiago kalera atera zituenean eta, bestea, Bilboko Atxuritik foru jauregira bitartean mila partaide baino gehiago bildu zuen apirilaren 18ko martxa. Mobilizazioak mobilizazio, lurraldeko Foru Aldundiak ez du ofizialki ezer erantzun ez esan horiei buruz.
Foru erakundeak aurrera darrai urtarrilean hiru ardatz garatzeko eta beste hiru geldiarazteko – Ermuko saihesbidea, Markina Ondarroa eta Markinatik Boroara joango diren erradialak- bakar-bakarrik hartu zuen erabakiarekin, “ekonomiak hobera egin bitartean”. Aldundiak ofizialki ezer esan ez arren, bere egintzen bidez adierazten da eta orain hamar egun Gerediagan A-8ra sartu-irteneko lotura berria zabalduko zuela iragarri zuen. “bertatik Iurretara bitartean hirugarren erreia prest zegoela eta zati hori doakoz izango eta N-634 bariante moduan”. Erabakiak eta bere iragarpenak kezka eta haserrea piztu dute gure herrian, konparaziozko bidegabekeriatzat hartu baita.
Horrez gain, asteartean garraio alorreko ahaldunak “Bermeo eta Autzaganeko saihesbideak egiteko lanak esleitu eta berehala hasiko” direla iragarri zuen. Obrak 33 hilabete iraungo eta 113 milioi euroren kostua izango dutena.
Horiek guztiak horrela izanik ere, Ermuan trafikoak egunero eta betidanik eragindako kalteak jasaten jarraitzen dugu, momentuz, konponbiderik sumatu gabe. Ermua punta batetik bestera zeharkatzen duen errepidea eta horrek duen trafiko itzela arriskutsua da, hori esatean subjektibotasunik ez dago, estatistikan oinarrituriko errealitatea baizik. Bart arratseko seietan Bizkaia Etorbideko 21 eraikinaren aurrez aurreko zebra bidearen inguruan ezbehar berria gertatu zen. Aurtengo martxoan antzeko beste gertaera bat izan zen toki berberean. Orduan harrapatutakoa gizon edadetua izan zen, zeina jasandako zaurien ondorioz bizitza galdu zuen egun batzuk beranduago.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko