Segurtasunez manifestatu eta eseriko gara bihar, N-634 errepidean

05.07.12
Erakundea

Saihesbidea beharrezko eta hori atzerapen gehiagorik lehenbailehen egiteko premia aldarrikatzen dugun ermuarrok, segurtasunez manifestatu eta jarriko ahal gara N-634an bihar. Deialdia egin duten udalak eta kolektiboek, horrelako jarduerari eskatzen zaion baimena izapidetu dute, zinez hala baitagokio. Baimenik ez eskatzea, arduragabekeria da. Errepidea denbora batez itxi eta moztuko dugula ez komunikatzeak, parte hartzaileontzat egoera arriskutsua gertatzea ekar baitezake. Baimenik gabe, manifestazioa eta errepide mozketa legez kanpokoak lirateke, eta oso arriskutsuak. Legean ezarritakoa betetzeko, Segurtasun Indarrek azkar baten desegingo bailukete kontzentrazioa eta bertan bildutako pertsonak. Zauriturik suertatuz gero, nork hartuko luke gain protesta egiteko deialdia? Eta errepidea moztu eta gidariei aurrera jarraitu ezin dutela inork adierazi ezik, haserreturiko baten autoak pertsonengana joko balu, parte hartzaileak harrapatuz zer? Ezbairik gabe, jarrera hobea da gauzak ganoraz egitea eta zentzuz jokatzea, gerora damutzea baino.

Ermuko saihesbidearen lanak etetearen kontrako manifestazio eta jarrialdia dela eta, biharko egunean, 19:00etatik hasi eta protesta amaitu bitartean, N-634ko errepidea, Ermuan (Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan) mota guztietako ibilgailuentzako itxita egongo da. Manifestazioak batez ere n-634an izango du eragina, Durangaldea eta Debabarrrena lotzen dituen ohiko komunikabidea errepidez. Eta baita ere, Bilbo eta Behobia lortzen dituen AP-8 autobideari ere, jarrialdiak Gipuzkoa Etorbideko 56tik AP-8a sartu eta irteteko gunearen aurrean egingo denez, tarte hori itxiko baititu.

Herriaren barne dauden gainerako bideetan ere -N-634aren beste puntuetan esaterako- manifestazioaren eragina nabaria izan eta auto-pilaketak izan daitezkeela aurreikusi da, manifestazio egingo den gunea itxita egoteagatik, Eibarrera jaitsi edo Bilbo edo Donostiara joateko autobidea ezin izango delarik hartu.

Gure udalak manifestaziora joaten garenon segurtasuna bermatzeko protokoloa prestatu eta aurkeztu du. Eta agiri horretan herritar ororentzat identifikatzen den osasun arriskua edo part hartzaileentzat, larrialdi medikoa gertatzea eta anbulantziak errepidea itxita izatea daude.

Horrelakorik gertatuko balitz, Udaltzainek behar-beharrezko kasuetan anbulantziaren edo larrialdietako zerbitzuek pasa daitezela ziurtatuko dute, horren inguruko agindu espezifikoa jaso baitute.

Manifestazioa ostiral arratsalde bateko zapietatik zazpi eta erdietara egingo denez ez da uste herriko edo inguruko industrialdetako enpresa, merkatari eta jarduerentzat arrisku eta kalte berezirik egongo denez, horietan guztietan jada lana eta astea amaitutzat emanda izango baitute. Hornidura eta material harrera edo irteerarik egiteko ez baita ordu arrunta.

Jakinaren gainean daude anbulatorioan, Gurutze Gorrian, SOS Deiak zentroan eta Abeletxe Egoitzan, eta baita Bizkaibus, Alsa, Lurraldebus, Interbiak eta Bidegi erakundeek ere

Gurutze Gorriak AP-8 autobidera sartu- eta irteten den gunean bertan du egoitza, anbulantziak bertan dituelarik manifestariren edo beste pertsonaren bat zaurituz edo gaixo egon eta hori eraman behar bada pertsona atenditu, hartu eta eramateko prest egonik. Ez da beharrezko aurreikusi anbulantzia manifestazioaren atzetik eramatea protesta gunearen ondoan egongo baita, bere egoitzan.

Honetaz gain, uztailaren 6ko ostiralean, 19:00etatik amaitu artean Ermuko Osasun Zentroaren eta SOS-Deiak Koordinatzeko Zentroaren esku-hartzea ere eskatu da, edozein larrialdiri erantzuteko antolakuntza-neurriak har eta zabal ditzaten. Anbulantziaren batek, Osakidetza sarekoa zein Ermuko Udalak jarritakoak, manifestazioak duen ibilbidea zeharkatu behar badu, bai anbulantziarentzako bai manifestazioan parte hartzen dutenentzako ziurtasun neurri guztiak berma daitezen. Horrela balitz, Udaltzaingora deitu beharko lukete, 943 176300 telefonora, anbulantzia segurtasunez pasa ahal izateko manifestazio gunetik.

Bestalde, arrisku era eragozpen baxua izanen dutela kontsideratu arren, errepidean bidaiariek garraiatzen eta Ermuan gelditzen edo bertatik igarotzen dituzten autobus enpresei - Bizkaibus, Alsa, eta Lurraldebusen bildutako Euskotren eta Pesari- abisua pasa eta manifestazio deialdia eta horren inguruko ordu eta zehetasunak ezagutzera eman zaizkie, ukitutako lineetako bezeroei esan eta zerbitzuak berrantolatu ditzaten, eragozpenik gutxiena izan dadin.

Gauza bera egin eta jakinaren gainean jarri ditugu, AP-8 autobidea kudeatzen duten Interbiak eta Bidegi enpresak –Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan, hurrenez hurren, N-634an egingo dugun manifestazio eta jarrialdiak horiengan eta erabiltzaileengan ere eragina izango baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n