N-634a eta A-8ko ordainlekua itxi egingo ditugu gaur, saihesbidea egin dadila eskatzeko

06.07.12
Hirigintza

Ermuarrok hirugarrenez manifestatuko gara gaur arratsean saihesbidearen beharra aldarrikatzeko eta Foru Aldundiari urtarrilean eta bere kasa geldiaraztea erabaki zituen lanak berrekin ditzala eskatzeko. Joaquin Colmenero –PSE-PSOE-, Jesus Isasi –PP- eta Aitor Torre –Bildu- alderdietako Bizkaiko Batzar Nagusietako kideek deialdiarekin bate eginen dutela adierazi eta Ermuan izango direla baieztatu dute, manifestazio eta protestan parte hartzeko.

Arratsaldeko zazpietatik aurrera eta ordu erdiz, ermuarrok N-634 moztu eta A-8 autobidearen ordainlekuaren aurreko errepidean jarriko gara lurrean, Aldundiari proiektuari berrekin diezaiola eskatzeko. Manifestazioa Udalbatza osatzen duten bost alderdietatik lauk deitzen dute –PSE-PSOE, PP, Bildu eta Ezker Anitza-IU- heriko hainbat kolektiborekin batera. Manifestazioa herriko hotelaren aurretik abiatuko da A-8 autobideak herrian duen ordainlekura iristeko eta errepidean bertan jarrialdia egiteko. Trafikoa ordu erdiz etenda egongo da, arratsaldeko zazpi eta erdietara bitartean.

Ni ere, banoa! Azken egunetan gure herrian asko entzuten den esaldia da. Baiezko horrekin pertsona eta giza, kirol, kultur eta izaera oroko elkarteek beren atxikimendua adierazten dute Bizkaiko Foru Aldundiak Ermuko saihesbidearen lanak geldiarazi eta atzeratzeko hartu duen erabakiarekin gure desadostasun agertzeko manifestazioan izango garela adieraziz. Manifestazioak ‘Ermuko saihesbidea, eta kitto’ lema izango du, beste behin.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke