Miguel Angel Blancoren memoria gogoratuko du Udalbatzak, bere erailketaren XV. Mendeurrena betetzean

09.07.12
Erakundea

Ermuko Udalbatzak aste honetan Miguel Angel Blanco Garrido zenaren memoria ohoratuko du, bere erailketaren hamabost mendeurrena betetzean. Udalbatzak horrez geroztik urtero egin ohi duen moduan, zinegotzi gaztea gogoan izango du eta lore sorta eskainiko dio. Miguel Angelen arreba, Mari Mar Blanco legebiltzarkidea, udalaren ekitaldi horretara etorriko dela konfirmatu du. Omenaldia ostiralean –uztailaren 13an- egingo da goizeko 11etan, Udaletxeko sarrera nagusian jarrita dagoen brontzezko irudiaren aurrean. Irudia Diana Garcia Roy eskultorearena da eta 2010ean egindako ekitaldian estalgabetu eta inauguratu zen.

Udalaren ekitaldi horretan ere izango dira Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburua, Rodolfo Ares, eta Euskadiko Elkarbizitza eta Memoria lortzeko ordezkaria, Jesus Loza. Eta noski, herriko alkate, Carlos Totorika, eta bere gobernu taldeko kideak, Udalbatzaren kide diren gainerako zinegotziekin batera.

Uztailaren 13ko egun horretan Espainiako berrogei udalerritan Miguel Angel Blancoren pertsona gogora ekarriko da, haren izena jarri zitzaion hainbat lekutara deituta baitaude herritarrak. Ekitaldi hiritar zume eta kuttunak egingo dira: erakunde adierazpenak, lora eskaintzak, manifestu irakurketak, minutuko isiluneak, eta abarren bidez, sei milioi pertsona atera zituen kalera ETAren basakeri hura gaitzesteko.

  • Ekitaldia: Miguel Angel Blancoren ohorez eta gogoan loreak eskainiko zaizkio.
  • Non: Udaletxeko sarrera nagusian
  • Noiz: Uztailaren 13ko ostiralean
  • Ordua: goizeko 11etan

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko