Jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkeztu ahal izateko epea zabalik

11.07.12
Erakundea

Herriko jaietan edo bestelakoetan espazio publikoan profesionalak ez direnak jartzen diren txosna eta antzerakoen esleipena eta jarduera arautzen duten oinarriak hasierako izaeraz onetsi zituen Udalbatzarrak, ekainean egin zuen ohiko Osoko Bilkuran. PSE-PSOE, PP, EAJ eta Ezker Anitza-IU taldeek aldeko botoa eman zuten, jarduera arautu beharrekoa zelakoan. Bildu alderdiak oinarrien kontra bozkatu zuen, txosnak jartzeari baietz esan eta trabak besterik ez zirela jartzen argudiatuz Gaiak ikusmina eragin zuen eta berrogeita hamar bat gaztek bilerara bertaratu ziren, erabakiaren berri zuzena izateko. Onartutako oinarrien arabera, gehienez ere, sei txosna jarri ahal izango dira Santa Ana parkean. Sei eskera baino gehiago aurkeztuz gero, eskatzaile guztien artean zozketa egingo da.

Araudia hilabetez jendaurrera jarri da, iragarki-oholean, prentsan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta gero. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta egoki irizten dituzten erreklamazioak, alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Nolanahi ere, 2012. urte honetan bertan txosnak jarri ahal izan daitezela ahalbideratzeko aste beteko eskaera epea irekitzea erabaki du udal hirigintza alorrak. Txosnak jartzea eskatu ahal izango dituzte oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten elkarte eta talde kulturalek, kirolekoek, aisialdikoek zein sozialek. Horiek indarrean dagoen legediaren arabera eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldatuta egon beharko, gutxienez bi urte aurretik Ermuan egoitza edukiko. Interesdunek gure Udalaren Abiapuntu bulegoko Erregistro Ofizialean aurkeztuko dituzte eskaerak eskabide-orri normalizatuan.

Elkarteek mila euroko fidantza jarri beharko dutela zehazten da, tokatutako espazioaren erabilera eta funtzionamendu egokia, eta klausula hauek eta indarrean dauden arauak beteko direla bermatzeko. Fidantza hori itzuli egingo da, dagokionean, alorburuak eta Udaltzaingoak horren aldeko txostena egiten duten kasuetan.

Oinarriak, oso-osorik, lasterbide honen bidez kontsulta daitezke eta, baita ere, iragarki-ohol elektronikoan, hirigintza atalean dagoen lasterbideari jarraiki.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n