¿Txosnarik? Bai, noski. Nola eta zelako baldintzatan dago koxka

13.07.12
Erakundea

Jaietan txosnas aire zabalean jartzeak ala ez hautsak harrotu ditu, udal taldeen artean tentsioa eragin eta herritarren artean eztabaida piztu. Hedabideek eta sare sozialek horretan ibilitako eragile nahiz herritarren ikuspuntuak jaso dituzte. Udalbatzarrak herriko jaietan edo bestelakoetan espazio publikoan jartzen diren txosna eta antzerakoen esleipena eta jarduera arautzen duten oinarriak hasierako izaeraz onetsi zituen orain bi aste. Gaian sakontzen ahaleginduko gara.

2012an ¿txosnak bai edo ez?

Udal honek helburu horrekin jardun du lanean. Ermuan txosnak izan ditugu orain urte asko atzera, esaterako Ezker Batuak, Gestorak, Euskadiko Ezkerrak, Gorabidek edo Euskal Birusak jarri izan dituztenak. Hori bai, erikin eta etxabeko lokal itxietan eta ez aire zabalean, azken urteetan eskatu izan ohi den bezala.

Eskari horri erantzuteko oinarri batzuk landu dira, baina zer ezarten du testuak?

Indarrean izan dugu barruki instalazioetarako ordenantza bat, horrek bestelakorik aurreikusten ez zuelarik. Onartu berri diren oinarriek kaleko txosnak esleitu eta jartzeko hainbat aspektu aurreikusi eta arautzen dute. Besteak beste, baimenaren baldintzak eta baimenduak gain hartzen dituen konpromisoak.

Jaietan txosna jartzen duen talde edo elkarteak ez du ordainketarik egin beharko, Udalak ez baitu txosnak jartzeagatik ez kanonik ez eta inolako tasarik kobratuko bide publikoa okupatu eta erabiltzearren. Berrogeita hamabi metro karratuko sei txosna jarri ahal izango direla aurreikusi da Santa Ana parkean, erdian espazioa librea egongo delarik eta komun kimikoak bezalako zerbitzu osagarriak baita ere. Jai egunetan espazio horren garbiketa lana eta horren kostua udalaren lepo izango dira, hortaz ermuar guztien kontura. Horrez gain, txosnak ur korrontea eta argindarra izatea ahalbidetuko da, talde bakoitzak ondoren hornitzailearen aurrean alta eman eta kontsumitzen duena ordaindu beharko duelarik.

Txosna jartzeko baldintzak ezartzen dituzte oinarriek edo oztopoak eta trabak jartzen?

Ideia hori zabaldu da, hori zabaltzeko interesa izan duenik ere egon bada. Udal batek herritarren interes orokorraren alde egin behar du, partikularrak albo batera utzita. Eskari partikular bati erantzuteaz gain, pertsonak atseden hartzeko duten eskubidea, urte osoan zehar lanean jarduten duten ostalaritza sektoreko profesionalen interesa eta gainerako gazteen interesak uztartu behar ditu erakundeak.

1.000 euroren fidantza jartzeak, zer irizpideri erantzuten dio?

Oinarri orokorretan jasotzako baldintzak bete eta bermatzeko ezarri dugun kopurua da. Ez da gastua, aldi-baterako diru aurrerapena baizik, gerora berreskuratu baitaiteke. Kopuru horrekin txosna antolatu eta jartzen dutenek jarduera horretarako jarrta dauden baldintzak beteko dituztenaren konpromisoa lortu nahi da.

Elkarte edo talde eratua izatea, erregistratua egon eta bi urteko antzinatasuna edukitzea

Txosnak Ermuan ditugun, urtean zehar herrian lan egin eta asmo soziala duten talde eta kolektiboek jar ditzaten da, txosnaren bidez diru bil dezaten beren jarduera eta programak gauzatzeko, diru-laguntzen eta beste finantzazio iturrien osagarri izan dezaten. Udalaren asmoa ez da irabaz asmoa duten lagunek txosna antolatu eta udako oporralk finantzatzeko 7.000 euro lor ditzatela. Horregatik eskatzen da erroturik dagoen kolektibo edo taldea izan dadila, oinarrietan xedatutako konpromiso eta ardurak gain hartuko dituzten pertsonez eratutakoa.

2012. urte honetan bertan txosnak jarri ahal izan daitezela ahalbideratzeko uztailaren 17ra bitartean eskaera epea ireki du udal hirigintza alorrak. Txosnak jartzea eskatu ahal izango dituzte oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten elkarte eta talde kulturalek, kirolekoek, aisialdikoek zein sozialek. Horiek indarrean dagoen legediaren arabera eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldatuta egon beharko, gutxienez bi urte aurretik Ermuan egoitza edukiko. Interesdunek gure Udalaren Abiapuntu bulegoko Erregistro Ofizialean aurkeztuko dituzte eskaerak eskabide-orri normalizatuan.

Ondo pasa ermuar guztiok jaietan eta baita ere gurekin izango diren bisitariak. Jaiez gozatu, elkarbizitza eta bakean

Ondo pasa ermuar guztiok jaietan eta baita ere gurekin izango diren bisitariak. Jaiak elkartzeko eta aisiarako baitira, bereziki egun bizitzen ari garen une zail eta konplexuan, gizakiok deskonektatzea eta dibertitzea ere beharrezko baitugu. Hortaz, gozatu, jaiak guztiontzat baitira. Gora Santixauak!p>

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere