Iparragirretik Santa Anara doan eskailerako bigarren zatiaren katea aldatu egin da narriaduragatik

19.07.12
Abisuak eta matxurak

Thyssenkrupp enpresak Iparragirretik Santa Anara –La Cabaña tabernaren aurrera- doan eskailerako bigarren zatiaren katea aldatu egin du narriaduragatik. Pieza aldaketa eta konponketa orain egun batzuk atzera egin da. Zati horretako eskailerak mugitzen zituen katea narriatua egon da, mekanismoa gaizki eta zarataz zebilelarik inguruko bizilagunak gogaituz. Aldaketa ezin izan da lehenago egin, hornitzaileak denbora luzea hartu izan duelako pieza hori arrazoizkoa litzatekeen denboran zerbitzatu gabe.

Egun eskailera eta arrapala mekanikoen mantenu eta kontserbazioaz arduratzen den enpresa Thyssenkrup Elevadores da. Hori horrela da, Errekurritutako Kontratuen Organo Administratiboak bermatu izan duelako, gure udalak herriko arrapala eta eskailera mekanikoak mantendu eta konpontzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketan egindako esleipenaren aurka Schinlderrek jo eta jarri zuen errekurtsoaren gainean ebatzi eta Ermuko Udalari arrazoia eman izan baitio.

Iazko udazkenean gure udalak herriko arrapala eta eskailera mekanikoak mantendu eta konpontzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa irekia deitu zuen. Kontratu horri aurre egiteko, 123.900 €, BEZ barne xedatuz. Deialdiaren oinarriei jarraiki, kontratazio mahaiak aurkeztutako proposamenak baloratu eta kontratua ThyssenKrupp enpresari esleitzea erabaki zuen. Horrek aurkeztu baitzuen proposamenik merkeena, enkantera ateratakoa baino %26 baxuago, hau da 91.289,52 €ren truke egingo zuela lana ziurtatzen baitzuen. Enpresa horren lehiakide den Schindlerrek ez zuen gogo onez onartu erabakia eta bere desadostasuna agertu zuen beste enpresari emandako puntuazioarekin. Bere desadostasuna agertzeaz gain, errekurtsoa aurkeztu zuen.

Errekurtsoa ikusita eta legeak ezartzen duenari jarraiki, gure udalak ThyssenKrupp enpresari esleituriko mantenu kontratua geldiarazi behar izan zuen Udalak. Kontratua geldiarazi behar izan ez, Schindlerrek aukreztutako errekurtsoaren gainean dagokion organoak erabaki bat hartu bitartean. Erabaki hori Errekurritutako Kontratuen Organo Administratiboak eman behar zuen, zeina Autonomi Erkidego osorako bakarra den, lan-zama eta espediente piloa izanik.

Aipatu errekurtsoa jarri zenetik eta lauzpabost hilabeteren bueltan ezagutu izan dugu Errekurritutako Kontratuen Organo Administratiboak ez duela onartu Schinder, S.Ak aurketuriko errekurtsoa, hori aurkeztu zutenek ez baitzuten behar besteko errepresentaziorik hori tarte jartzeko. Horregatik eta maiatzaren hasieran ezagutu genuenez, Ermuko Udala gai zen Thyssen Elevadores enpresarekin kontratu administratiboa sinatzeko eta zerbitzu integral hori betetzeko, zeina luzaroan mantendu eta herriarentzat ekonomikoki onuragarri izango den.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du