Izarra Centre, zertarako?

20.07.12
Ekonomi Sustapena

Globalizazioak herriko industrietan izango zuen eraginaren jakitun, Ermuko Udala gure industriaren lehiakortasuna bultzatzen laguntzeko estrategia bultzatu du azken urteetan, ekonomia sektore teknologikoetara dibertsifikatzeko ahalegina egitearekin batera. Laburbilduz, gure enpresen sendotasunari eutsi eta lagundu, aberastasun ekonomikoa ekar dakigukeen beste hainbat sektoreei bideak irekiz.

Helburu horiekin Toki Garapen alorrak Ermuko enpresa industrialekin elkarlanean hainbat proiektu abiarazi ditu, lehiakortasuna hobetzeko prozesuak ezar daitezen eta horiei bultzada emateko. Diversifica, Coopera, Compymes edo Transtec izeneko proiektuek inguruko enpresa ugariren parte hartzea ahalbideratu dute eta, seguruenik, horientzat guztientzat lagungarri izan dira, beren merkatuetan egun egokiro kokatuak egoteko.

Dibertsifikazioaren apustua egin da, herriko garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko apustua

Jarduera industrial eta ekonomikoa sektore teknologikoetara dibertsifikatzeko ahaleginak bi helbururi erantzun die: lehenik, Ermura sektore berriak erakartzea arrazoizko enplegu maila mantendu ahal izateko egun bizi dugun egoera kritikoetan, automobilgintzaren sektore nagusiari eragin baitiezaiokete, merkatu horretan gero eta lehiakortasun handiagoa baitago. Bigarrenik, inguruko gazteriak beren ikuspuntu eta beharrarekin bat dauden irtenbide profesionala Ermuan bertan lortzerik izan dezaten lan egitea, gazteek ekonomiaren joerari jarraiki beste inora eta batez ere kanpora joan beharrik ez izateko.

Ideia hori jomuga hartuta, 2006an azpiegiturak, zerbitzuak eta kudeaketa bezalako aspektuak kontutan hartzen zituen dibertsifikazio estrategia bat diseinatzeari ekin genion, Ermua irteera puntua izateari utzi eta helmuga izan zedin. Ildo horretan barna, baliabide ekonomiko guztiak espazio zehatz eta hiriburu handiei loturik kontzentratzeko joeraren kontra agertu izan da gure Udala, joera horri jarraiki herriak lo egiteko besterik ez baitira geratzen, inolako etorkizunik eduki gabe. Ermuak kooperazioan oinarrituriko lurralde argien alde egin izan du.

Izarra Centreren sorrera

Estrategia horren lehen pausoa helburua lortzeko eduki behar genituen azpiegiturak eta horien marko finantzarioa zehaztea izan zen. Horren harira, ekonomia sustatzeko eredu piloa aztertu genituen, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartearekin, GAIArekin, bezalako enpresa entitateekin lan egin genuen. Azkenean, Izarra Centre ereduaren aldeko apustua egin genuen, Ermurantz teknologi enpresak erakartzeko elementutzat hartuz, zuntz optiko propioa ezarriz gero eraikinari balioa erantsiko geniolakoan. I+G+berrikuntzan oinarrituriko proiektu berriak merkaturatzeko balio duen eraikina da Izarra Centre, merkatu berrietan lekua izan dezaketen zerbitzu eta produktuei azken bultzada emango zaien lekua.

Izarran ekintzaile berrientzat bereziki planteatu diren zerbitzuei dagokionean, eraikina ezberdin eta berezi batean bihurtzeko xedez diseinatu dira hainbat zerbitzu. Datozen hilabeteetan ematen hasiko garenen artean, ondorengoak diseinatu ditugu, besteak beste:

  • Bekak Izarra Centren kokatzen diren ekintzailentzat.
  • Mondragon Unibertsitatearen Team Academy Finland metodologian oinarrituriko prestakuntza programa ekintzaileentzat.
  • Enpresa berriekin batera I+G+berrikuntza proiektuetan parte hartzea eta horiek aurkeztea.
  • Enpresa berrientzat euskarri finantzarioa bilatzea.
  • Patente eta transferentzia teknologikoetarako zerbitzuak.
  • Sortzen diren enpresa berrietan parte hartzea.
  • Enpresa ikerketa sustatzea, injeniaritzako azken urtean ikasten ari diren ikasleak kontratatuz. Merkatu-ikerketak egiteko bekak.
  • Autonomoek ordainduko dutela bermatzeko fondoa, lehen hilabeteetan ezinean dabizenei laguntzeko.
  • Eta abar, ...

Izarra Centre eraikinean ondoko enpresa eta erakundeak ari dira lanean oraingo honetan:

  • Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa (Etorbizi).
  • Metincer, SL (erreminta eta osagarri industrialetako salerosketa)
  • Galea Electric (sareetako anormaltasunetarako eta elektrizitateko, argiztapenerako eta beste aplikazio-eremu batzuetako lineetako prebentzioa, detekzioa, alarma eta telekudeaketara zuzendutako monitorizazioaren teknologia).
  • Aptica (telekomunikazio-sareak analizatu, diseinatu, ezarri, operatu eta gainbegiratzera zuzendutako produktuetako garapena eta aholkularitza eta ingeniaritzaren zerbitzuak).
  • UTE-NextiraOne eta Safeview-a (telekomunikazioak eta zuntz optikoaren garapena).
  • SPMG (plastiko eta magnesioa soluzioak).
  • Atten2 (Fluidoen ezaugarri espezifikoen neurketarako sentsore optikoen garapena, ekopizpena eta merkaturatzea eta deribatutako zerbitzuak online).
  • Azken biek, enpresa hzitegian kokatuta daude.

Nola kudeatu azpiegitura eta zerbitzu berriak? Fundazio baten bitartez, akaso

Izarraren ezaugarriak dituen enpresa espazioa kudeatzeko hainbat behar kontutan hartu behar dira, bere bideragarritasunerako oso garrantzizkoak izan baitaitezke. Batetik, ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak kudeatzeko teknikoki nahiz estatutarioki gaitasun bat eduki behar da. I+G+berrikuntza programak kudeatzen dituzten entitateentzat dauden finantzazio programak eskuratzea ezinezkoa zaio Udal bati. Horregatik, beharrezkoa da eremu horretan lan egingo duen entitate juridiko eta estatutario bat edukitzea, zeinak giza baliabide egokiak ere izan behar dituen teknikoki jarduteko. Bestalde, enpresak bultzatzeko beharrezkoa da dira bi ezaugarri nagusi: dinamismoa eta malgutasuna. Horri, enpresa ikuspuntua gehitzea ere komeni delarik kudeaketa atalean, enpresak bestelako abiadura eta funtzionamendu ereduak izaten baititu, administrazio publikoarekin alderatuta.

Horiek horrela, proiektu estrategiko honen hasieratik Fundazioaren eredua planteatu zen, bere azpiegiturak eta zerbitzuak kudeatze aldera. Hortaz, proposatutako Fundazioak toki garapena bultzatzeko helburua du, enpresen lehiakortasuna sustatuz, ekonomiaren dibertsifikazioa suspertuz teknologiarantz, ekintzaileen izpiritua zabalduz eta langabetuen merkaturatzea, trebakuntza eta gaitasuna lortzeko lan eginez. Eta hori guztia ahantzi gabe, fundazioetan kontrol ekonomikoa oso zorrotza izaten dela eta kontuak ugazaba edo patroiek zuritzen dituztela, erregistraturik egoteaz gain.

Fundazioaren hasieran, da bazkide sortzaile bakarra Ermuko Udala izango bada ere, datozen hilabeteetan teknologi, enpresa, finantza eta instituzioetako ordezkariek bat egingo dute entitatean. Udala, jada, harremanetan ari da Euskadiko Zentro Teknologikoetan ari diren bi sareekin; herriko enpresekin, finantza entitateekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, entitate juridiko honetan parte har dezaten.

Udalbatzak aste honetan bertan egindako azken Osokoaren Bilkuran Izarra Fundazioa eratzea erabaki du. Alde bozkatu dute PSE, PP, EAJ-PNV eta Ezker Anitza-IU taldeek. Eta abstenitu Bildukoak.

Datozen hilabeteetan gure ehun sozial eta ekonomikoa dinamizatzeko lan garrantzitsuari ekingo diogu, errealitate aldagarrira moldatzeko herri gisa dugun gaitasuna agerian jarri eta horri balioa emateko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren