Udako ordutegi bereziak izango dira zenbait udal zerbitzutan

27.07.12
Erakundea

Udako aldia dela eta udal zerbitzutan ordutegi bereziak izango dira. Jarraian, ezberdinetako udal zerbitzuen udako ordutegia adieraziko da beren erabiltzailei informatzeko.



"Miguel Ángel Blanco" udal kiroldegia eta Betiondoko Kirol konplexua

Udal kiroldegiak udan izango duen egutegia, eta horren eragina kiroldegian eta Betiondo kirol gunean ezagutzera eman du. Kiroldegia abuzturaren 1etik 23ra eta 26an itxita egongo da. Epe horretan indarrean dauden araudiei bat etorriz, instalazioetan urteroko mantenu lanak egingo dira, esaterako eta besteak beste, igerilekua hustu eta garbitzea. Abuztuaren 24tik aurrera bai udal kiroldegia bai Betiondoko kirol konplexua berriro irekita egongo dira. Udaren ondoren ordutegia ohikoa izango da, goizeko 8etan ireki zeta gaueko 10etan itxiz. Uztailaren 31n (San Inazio eguna), jai izateagatik kiroldegia itxita izango da.

Kiroldegia itxita dagoen egunetan igeri egin nahi duten UKEko abonatuek Eibarkoetara joan ahal izango dira Ermuko txartelarekin erakunde biek duten hitzarmenari esker. Uztailean Ipuruako igerileku estalira eta abuztuan Orbeako berrira. Eibarkoen ordutegian kontsultatu aurretik. Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 25etik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne. Betiondo irailaren 1eko asteazkenean zabalduko berriz, bere ohiko ordutegiarekin. Argibide gehiagorako, jo udal kiroldegiko kontrolera eta bertan galdetu.

Udal liburutegia

Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita irailera arte.

Abiapuntu-punto de inicio

Abiapuntu zabalik normaltasunez eta ohiko ordutegian abuztuan zehar Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar, bulegoak bere ohiko ordutegia mantenduko duelarik. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean.

Gizarte eta kulturaren Saila

Gizarte zerbitzuak abuztuan irekita daude goizeko 8tik arratsaldeko 14etara, jaiegunetan izan ezik (abuztuaren 15ean).

Bai Emakumeen topalekua bai Lobiano Kultur Gunea itxita egongo dira abuztua hilabete osoa.

Polideportivo municipal Miguel Ángel Blanco
Miguel Ángel Blanco udal kiroldegia
Itxita: uztailaren 31n, abuztuaren 1etik-23ra eta 26n
Irekitzeko eguna: abuztuaren 24an (8:00-22:00 h.)
Complejo Deportivo Betiondo
Betiondoko Kirol Konplexua
Itxita: uztailaren 25etik - abuztuaren 31ra
Irekitzeko eguna: Irailaren 1a
Fachada de la biblioteca municipal
Udal liburutegia
Udako ordutegia: uztailaren 1etik - irailaren 2ra
Itxita: uztailaren 28 eta 29an eta abuztuaren asteburu eta jaiegunetan



Oficina de Abiapuntu·punto de inicio
Abiapuntu · Punto de inicio
Udako ordutegia (8:00-14:00 h.): uztailaren 16etik - abuzturaren 31ra
Edificio de Servicios Sociales
Gizarte zerbitzuak
Udako ordutegia (8:00-14:00 h.): uztailaren 1etik - abuztuaren 31ra
Casa de la Mujer de Ermua
Emakumeen Topalekua
Udako ordutegia (8:00-14:00 h.): uztailaren 16tik 27ra
Itxita: uztailaren 30 eta 31n eta abuztuan.



Lobiano Kultur Gunea
Lobiano Kultur Gunea
Itxita: uztailaren 30 eta 31n eta abuztuan.
Torreta Etxea
Torreta Etxea (Toki Garapeneko Alorra)
Itxita: uztailaren 30 eta 31n.
Udako ordutegia (8:00-14:00): abuztuaren 1etik 31ra.
Entrada al Departamento de Euskera
Euskara Saila
Itxita: abuztuaren 6tik 24ra.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da