2012ko azken hiruhilekoan kultur programazio zabala izanen dugu
Antzokian eta Lobianon 2012an urteko azken hiruhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak aurkeztu ditu udal Kultura sailak. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoa aren xedea” ikusle anitzei iristea da”, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia ona. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.
Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan herriko, Euskadiko nahiz estatuko konpainiak sartuta daude. Eta musika arloan, Ainhoa Zuazua bezalako interprete ermuarrak lanean ikusteko parada izango dugularik. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan borobila da.
Gure herrian ikusiko dugun aurpegi ospetsuenen arteko izango dira Quique San Franciso, Cristina Gallegorekin etorriko dena, ''Se quieren'' antzezlana aurkeztera. Rafael Álvarez "El Brujo" aktoreak interpretazioaren irakurgaia eskainiko digu ''El testigo'' izeneko antzezlanaren bidez. Gainera, Benito Lertxundi abeslariak ''Oroimenaren oraina'' izeneko disko berria berarekin partekatzeko gonbitea luzatuko digu. Eta, nola ez, Leiva, Pereza taldearen sortzailea, Ermura etorriko da orain bakarkako moduan ''Diciembre'' izeneko azken diskoaren abestiak eskaintzera. Aipatzekoa da ere soprano ermuarra Ainhoa Zuazuaren berriz etorriko dela Ermura, lehen mailako bertsolari talde baten eskutik izango dugun bertso jaialdia eta haurrek asko gozatuko duten Txirri, Mirri eta Txiribiton telebistako pailazo famatuen ikuskizuna.
Sarrera guztiak salgai jarriko dira irailaren 10ean. Programazioa jadanik kontsulta daiteke Ermua Antzokiaren webgunean www.ermua.es/ermuantzokia eta programazioaren fitxategia ere deskarga daiteke beheko helbidean:
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu