San Lorenzo Eskolaren elektrizitate eta iluminazio instalazioen hobekuntza

07.08.12
Hirigintza

Ermuko Udalaren Alor Teknikoak San Lorenzo Eskolaren egungo elektrizitate-instalazioa aldatu nahi du BTEEra moldatzeko, Ikastola Anaitasunean eta Ongarai Eskolan egin zen bezala. Gainera, ikastetxearen iluminazioa aldatu nahi da eraginkorragoa izateko.

Horretarako, Ermuko Udalak Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu dio (abuztuaren 3an) Udalaguntza 2012 izeneko hamar milio euroko diru kopurua daukan deialdiaren barruan; hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzatzeko.

Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako proiektuaren bidez egungo elektrizitate-instalazioa BTEEra modaltzea nahi da, hau da, kaxa elektriko berriak ipintzea eta linea elektrikoak banatzea: bat argiztapen-sistemarako, beste bat indar-linearako eta bestea larrialdi-argirako. Horrela, linea elektriko batean zirkuitulaburra izanez gero besteak ez lituzkete arazoak edukiko.

Gainera, egungo ikastetxearen iluminazioa aldatu nahi da eta LED luminariak jarri nahi da beren kontsumoa azkoz txikiagoa delako eta beren bizitzaren iraupena azkoz luzeagoa delako. San Lorenzo Eskolan ez da iluminazioaren sistema adimenduna jarri erregulagailu automatikoekin, Ongarai Eskolan eta Ikastola Anaitasunean ipinitakoak bezala, gela guztien argi naturala gutxi delako eta korridoreen argi naturala handia delako. Orduan, ez dauka zentzurik erregulagailu automatikoak ipintzea.

Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua 153.389,17 eurokoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke