Zuntz optikoa gure etxebizitzatik gero eta hurbilago
Ermuko Udalerrian banda oso zabaleko sarearen II. faseko azpiegiturak ezarri eta mantentzeko proiektuaren barruan hilabete honetan zuntz optikoa gure etxebizitzetara eramateko lanak egiten ari dira. Hala ere, hedatzearen arduradunen planifikazioren arabera alde batzuk lehentasunak dira han zerbitzu eta azpiegitura garrantzitsuak daudelako. Besteak beste, zahar-egoitza eta Osasun-zentroa daude. Eraikin hauetan zuntz optikoa hedatzea aprobetxatuz, Abeletxe eta Santa Ana kaleetan dauden etxebizitzetara eta Eskolabarri ikastetxera ere eramango da.
Zuntz optikoa hedatzeko ahalik eta lasterrean bi talde sortuko dira gure herriko ezberdinetako aldeetan aldi berean lan egiteko. Horrela, uda amaitu ondoren, Ongarai auzoan lan egingo da lehenengoan ikastetxeak eta institutua konektatzeko eta gero auzoko etxebizitzak. Beste alde batetik, San Lorenzo auzoan ikastetxea konektatuko da baita IES Uni Eibar-Ermua zentroa ere estekadura handia dagoelako institutuarekin.
Azkenik, lehentasunezkoa da Urtia eta Goitondo industrialdeak konektatzea, hainbat enpresak banda oso zabaleko sareaz oso interesatua daudelako.
Nahiz eta lehentasunezko aldeetan hedatzen hasi, zuntz optikoaren hedatzea gainerako Ermuko hiri-nukleoaren etxebizitza guztietara helduko da. Hedatzeari buruzko informazioak webgune honetan agertuko dira.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen