REVIVE programa: 9,3 milio euro etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko
Ermuko Udalaren Alor Teknikoak biztanleei adierazten die Eusko Jaurlaritzak orain dela gutxi onartu duen etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntza-programa (REVIVE programa). Aginduari, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikita dagoen ondarean esku-hartzeko proiektuak egin eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko.Guztira, 9,3 milioi euro bideratuko dira programa horretara. Laguntzak Jabekideen Erkidegoei zuzenduta daude, baita etxebizitzen sustatzaile publikoei ere, baldin eta jarduketen eremuan sartuta dauden etxebizitzen jabeak badira.
Proposatutako jarduketen helburua erabilera nagusia etxebizitzarena duten eraikinetako edo eraikin-multzoetako esku hartzeak izango dira, bloke edo etxaldeetan bilduta, 1980a aurretik eraikitakoak badira, hirigintzara moldatuta badaude eta egitura egokia badute. Euskal hirietako eraikinek gabezia nabarmenak dituzte, eraikin horietan bizi den populazioaren kalteberatasuna azaleratzen laguntzen dutelarik.
Arriskuetariko bat da hirian bazterkeria-eremuak sortzea, baina ez bakarrik populazioaren sektore batzuk ezin dituztelako baliabideak eskuratu, baizik eta eraikinak dauden baldintzetan daudelako, bizigarritasunari, irisgarritasunari eta energia-efizientziari dagokionez.
Eraikita dagoen higiezinen multzoan esku hartzea halabeharrezko helburua da, Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean eta Jaurlaritzako lau sailburuk eta Lehendakaritzako idazkari nagusiak joan den astean aurkeztutako Bultzatu 2025 Eraikingintza Iraunkorraren Planean finkatutako erronkekin bat egin, eta eraikinen birgaitze alorrean hartutako konpromisoak betetze aldera.
Planean zehazten den moduan, mantentze lanetatik haratago joan behar da eta eraikitako higiezinen jarduketa integralak bultzatu, higiezinen bizialdia luzatzeko, gaur egungo erosotasun eta kalitate betekizunetara egokitzeko, bizigarritasun eta irisgarritasunari dagokionez gutxieneko baldintzak betetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko. Azken batean, bizilagunen bizi-kalitatearen eta gizarte-kohesioaren mesederako.
Hori guztia lortze aldera, Revive programa jarri da martxan.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da