Santa Ana eta San Roke auzoetako pasabidea bi egunez itxiko, ur-ihesbidea konpontzeko

28.08.12
Abisuak eta matxurak

Santa Ana eta San Roke auzoetako pasabidea bi egunez itxiko, bihartik ostiralera bitartean, hau da abuztiaren 29tik 31ra. Bidearen mozketak trafikoari eragingo dio eta automobil gidariok Santa Ana kaleko 7. eraikinaren pareko loturatik atera beharko dugu. Konexio hori erabiltzea erabaki du Udaltzaingoak, Sakonakoa itxita jarraitzen baitu apirileko lur-jauzia konpontzeko lanekin. Bide-mozketa eta desbideratzearen arrazoia ura kudeatzen duen Aquagest enpresak hodi bat aldatuko duela da, ur-ihesa izan eta ura isurtzen baitago. Ordezkatu beharreko hodia Santa Ana kalearen 17ko eraikinaren atzeko aldean dago. Zergatiaren eta hartutako erabakiaren berri eman dute Aquagestek, udal lan taldeak eta Udaltzaingoak.

Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, dagoen hodia moztu eta berriari konektatzeko. Hori horrela, Santa Ana 1eko eraikinetan ez dute urik izango lanak egiten diren denbora tarte horretan. Hau da, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean. Aquagestek bidean zanga egingo du, hodia moztu eta aldatu, zanga itxiko, sikatzen utziko eta bere jatorrira bueltatuko du.

Obrak eragingo dien zonaldea ondorengoa da:

Santa Anako 1ngo kalea:

  • Bikoitiak 8tik 14ra, biak barne.
  • Bakoitiak 7tik 17ra, biak barne.

Eraginak:

Santa Anatik San Rokera joateko trafikoan eragina izando da. Auzokideek kalean aparkatu ahal izango dute, baina 7. eraikineko loturatik atera beharko dira. Udaltzaingoak arreta berezia jartzeko eta kontuz ibiltzeko eskatu du.

Debabarrena Mankomunitateak zaborra biltzeko zerbitzua egokituko du, kamioirik ezin izango baita pasatu. Ukitutako zonaldea korapilatsua da berez, estua izateaz gain maldan dagoen bihurgunea delako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri