Santa Ana eta San Roke auzoak lotzen dituen pasabidea zabalik
Santa Ana eta San Roke auzoetako pasabidea jada zabalik dago eta erabil gai dugu automobil gidariok, gaur goizeko hamaikak geroztik. Udal ur zerbitzuaren enpresa esleipendunak gaur goizean bertan asfaltatu du konponketa egiteko ireki zuen lur-ebakidura. Asfaltatze-lanak amaitu eta gero, Aquagestek eta obra eta zerbitzuetako udal lan sailak bidea eta kalea irekitzea erabaki dute, bertako bizilagunei eragozpen gehiagorik ez eragitearren.
Pasabidea asteburuan zehar eta gaur goizera bitartean itxita mantendu behar izan da, konponketa korapilatu eta lanak luzatu izan zirelako beste bi egunez. Zulatutako hodia eta ur-ihesa konpondu eta gero, matxura beste bost lekutan gertatu izan delako. Hori horrela, zanga luzatzen eta matxura berriei aurre egiten jardun behar izan dute langileek. Horregatik ezin izan zute zanga estali eta zorua zegoenera bueltatu ostiralerako. Zanga ixteko hormigoia botako zute, hori sikatzen utzi behar izan delarik. Aquagestek lanik behinena gaur amaitutzat eman du, nahiz espaloian erremateren bat egitea falta den.
Bidearen mozketak trafikoari eragiten dio eta automobil gidariok Santa Ana kaleko 7. eraikinaren pareko loturatik atera behar izan dute ostegunaz geroztik. Sakona ere itxita jarraitzen baitu apirilean gertatutako lur-jauzia konpontzeko lanekin. Santa Anatik San Rokera joateko pasabidea ixteak trafikoan ez ezik zaborra biltzeko zerbitzuan ere eragina izan du. Debabarrena Mankomunitateak zaborra biltzeko zerbitzua egokitu egin du, kamioirik ezin izan baita pasatu. Ukitutako zonaldea korapilatsua da berez, estua izateaz gain maldan dagoen bihurgunea delako.
Lotutako albisteak

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri