Udalbatzak bere jarduerari buruzko indize eta datuak argitara eman ditu, webgunean gardentasunaren atal propio prestatuz

06.09.12
Erakundea

Nazioarteko Gardentasuna Espainia deritzan Gobernuz Kanpoko Erakundeak aztertzen dituen sei gauzak biltzen ditu atal berriak. Udalen Gardentasun Indizea (ITA) deritzanaren bidez udal kudeaketaren gauzarik behinen erradiografia ematen duena

Gardentasuna gaur egun testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialean beharrezkoa bezain funtsezko balioa da. Gardentasuna herritarrek jakiteko eskubidearekin lotuta dago, eragiten dieten erabakien gainean aski informaturik egotea eskatzen dutelako. Udalbatzak aurrerapausoa garrantzitsua ematea erabaki du, bere jarduera eta kudeaketaren gauza guztiak atal propio batean bildu, ITAren araberako egiturari jarraiki egituratuz. Atzo goizean egindako Gai Orokorren Batzordera etorritako zinegotziek atal berriaren eta edukiaren zehetasunak jasan zituzten, guztiek jakinaren gainean izanik, gaur atala agerian eta portadan uzten dugu guztion ezagutzarako.

Herritarroi administrazioa hurbiltzeko lanean sakondu nahi du Ermuak, zuzentasun soziala eta eraginkortasun ekonomikoa lortzeko asmoz, horretarako ditugun jardueren inguruan eta Ermuarrok eskura ditzakegun zerbitzu eta prestazioen inguruan informatuz; Udalaren gardentasuna garatu eta bultzatuz. Hortaz, hobekuntzatik, berrikuntzatik eta garapen jasangarriaren aldetik, Ermua bizitzeko leku atsegin, ireki eta parte-hartzaile bihurtzea den gure misioa lortu nahi dugu; non pertsonak partaide sentitu eta libertatean zein berdintasunean garatu ahal diren, euren behar eta itxaropenei erantzungo dieten udal zerbitzuak, hartarako, eskainiz.

Helburu hau betetzeko asmoz, 2008. urtean, Espainiako Udalek herritarrekiko eta, orokorrean, gizarte osoarekiko duten benetako gardentasun eta informazio indizea ezagutze aldera, Nazioarteko Gardentasuna Espainia izeneko gobernuz kanpoko erakundeak (www.transparencia.org.es) Udalen Gardentasun Indizea (UGI) abian jarri zuen. Orduko horretan garatutako metodologiara moldatuta gure udal Web orrian atal berria sortu dugu.

Horrela, Gardentasunaren Indizeari dagokion informazio guztia eskuragarri dago eta herritar guztiek erraz kontsultatzeko moduan aurki dezakete.

Indize hau 80 adierazlek osatzen dute. Ondoren azaltzen diren sei ataletan banaturik udalen informazioa publikoa ebaluatzen dutenak:

  1. Udalbatzarrari buruzko informazioa:
  2. Udalak herritarrekin eta gizartearekin duen harremana:
  3. Ekonomia- eta finantza-gaien gardentasuna:
  4. Zerbitzuen kontratazioetan gardentasuna:
  5. Gardentasuna hirigintza eta herri-lan gaietan:
  6. Gardentasun-lege berriko adierazleak:

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu