Zine aukera zabala eta orotariko ikusleentzat, Antzokiko programazioan
Udaren bueltan indartsu datorkigu asteko Antzokiaren zine programazioa. Asteroko legez, osteguneko zineklubarekin emango diogu hasiera programazioari. Etzi, Patricia Ferreirak zuzendutako Los niños salvajes filma kataluniarra ikusi ahal izango dugu. Alex, Gabi eta Oki hiri handi batean bizi diren hiru nerabe dira. Gazteak, gurasoentzat, irakasleentzat eta beraientzat ere bai, ezezagunak dira. Zer pentsatzen ari diren eta zer egin nahi duten jakingo bagenu zer gertatuko litzateke. Beraien isolamendu emozionala muturrera eramanda, ezusteko ondorioak izango ditu gizartearentzat. Los niños salvajes sari gehienak jaso ditu aurten Malagako jaialdian, filma, gidoi eta aktore onenarenak eskuratuz. Iluntzeko zortzi eta erdietan pasako da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, ¿Y si vivimos todos juntos? Proiekzioaren lehen emanaldiarekin. Stephane Robelinek zuzendutakoa da eta aparteko aktore-sorta parte hartzen du; Geraldine Chaplin, Jane Fonda eta Daniel Bruhl. Gizarte gaiez, umoreaz, sexuaz, zahartzaroaz, elkarbizitzaz eta indibidualismoaz hitz egiten duen filma da. Annie, Jean, Claude, Albert eta Jeanne lagunak dira orain berrogei urte. Memoria kale egiten hasten denean, bihotzak iparra galdu eta erresidentzian amaitzeko arriskuaren aurrean, asaldatu eta elkarrekin bizitzera joatea erabakiko ditu. Zoramena, edozein ikuspuntutik. Horrela 75 urterekin etxebizitza konpartitzeko abentura zoragarriari hasiera emango diote. Filma larunbat zazpi eta erdietan; igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.
Asteburuan izango dugun bigarren aukera, El Dictador da, Sacha Baron Cohen protagonista duena. El Dictador komedia ganberroa da, probokatzailea, Haffaz Aladeen diktadorearen gorabeherak kontatzen dituena. Honek bizia emateko gauza, menpean duen bere herrira demokrazia iritsi ez dadin. Filma larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Gaurrek, igande arratsaldeko bostetan Los cachorros y el código de Marco Polo ikusteko aukera izanen dute. Telebistako animali kumerik famatuenak zirena jauzia eginen dute misio garrantzitsuari aurre egiteko: Venezia hiria salbatzea. Cilindro Untziak, Diva ahateak, Oly katuak, Portatil txakurrak, Pio igelak eta Sinnombre txoritxoak zorroztasun guztia lanean jarriko dute, Veneziako ur-kanalak sikatu nahi dituen Corneja sorginak eta bere planak kale egin dezaten.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean