Bertaratu beharrik gabeko bideak ezarri eta faktura elektronikoa eskaini ditu Aquagestek
Aquagestek, udal ur hornidura zerbitzua kudeatzen duen enpresak, bulegora bertaratu beharrik gabeko baliabideak ezarri ditu bezeroekiko harremana areagotzeko xedez. Aquagestek teknologia berrietan oinarrituz, eskaintzen dituen zerbitzuak areagotu egin ditu, ur-hornidurarekin zerikusia duten gestioak modu erraz eta erosoan –etxetik atera gabe- egin ahal izatea ahalbidetzen dutenak, eguneko 24 orduetan.
Baliabide berriak ondorengoak dira:
- Bulego birtuala
- Enpresak eta partikularrak bulego birtualean erregistratu daitezke beren kontratuko datuen bidez, hori eginda, erabiltzaile eta gakoa jasoko dutelarik. Horiek erabilita, bulegora sartu ahal izango dira datuak eguneratzeko, ordainagiriak aldatu edo helbideratzeko, kontratua egin edo horri baja emateko, fakturak inprimatzeko, ordainketak egiteko edo kontsumoak jarraitzeko. Hori guztia, etxetik bertatik, inora atera beharrik gabe. Horrez gain, bulego birtualeko erabiltzaileak azken urteetako fakturen historikoa gordeta edukiko dute, kontsumoen grafikoekin batera.
- Webgunea
- Aquagestek bere webgunea berritu ditu. Ataria malguagoa da, erabilerraza eta interes orokorreko edukiak ditu, herriari nahiz herriko ur zerbitzuari buruzkoak
- Telefono bidezko arreta zentroa
- Honen bidez ere, erabiltzaileek ur-hornidura zerbitzuaren inguruko kudeaketak egin ahal izango dituzte bulegora bertara joan beharrik izan gabe, 902 250 270 telefono zenbakira deituta. Zerbitzua goizeko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean ematen da. Horrez gain, matxuren berri emateko urteko egun guztietan 24 orduz erabili dezaketen 902 250 170 telefonoa ere badago
Paperik gabeko faktura elektronikoa
Horrez gain, ermuarroi paperik gabeko faktura elektronikoa eskaintzen digu Aquagestek, ingurumen eta iraungarritasunarekiko konpromisoaren seinale. Faktura elektronikoa doako zerbitzua da.
Etxean jaso ditugun azkenengo fakturetan aukera horren berri ematen zaigu. Eta faktura elektronikoarekin bat egin dezagula sustatzeko, enpresak zozketa egingo du irailaren 30a baino lehen izena ematen duten bezero guztien artean. Saria Apple etxeko 10 tableta elektroniko dira. Zozketan sartzeagatik ez da ezer ordaindu behar. Zozketaren oinarriak irakurtzeko ikus www.aquagest.es webgunea.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko