Asteko zine programazioak lau proposamen berri-berriak dakartza

18.09.12
Ermua Antzokia

Asteko zine programazioa ostegunean hasiko da, zine-klubaren saioarekin. Filma berezia proiektatuko da: Werner Herzog zuzendariaren La cueva de los sueños olvidados 3D dokumentala. Hogei mila urtean isolatua egon den Chauvet izeneko kobazuloak barne gordetzen duen altxorra hurbilduko digu. Haitz batzuek sarrera estaltzen zuten eta kobazuloa 1994an aurkitu zen, barnean hogeita hamar mila urtetik gorako labar-pinturak aurkitu zirelarik. Aurkikuntzaz geroztik, oso gutxi izan dira bertara sartu ahal eta ehunka pinturak ikusteko aukera izan duten pertsonek. Herzog zuzendariak kobazulo horren dotorezia natural eta artistikoa hiru dimentsiotan dokumentatu du, planetako leku ziragarrienetakoa jendeari helarazteko, egite eta jatorrizko biztanleen inguruko hausnarketa eginez. Lanak hainbat sari ospetsu jaso ditu, horien artean EEBBtako eta New Yoreko kritikoen Elkarteenak; eta jendearena Madril eta Bartzelonako Documenta jaialdietan. La cueva de los sueños olvidados 3D dokumentala iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean Lobos de Arga titulukoa proiektatuko da. Juan Martinez Morenok zuzendutako komedia zoro honetan lan egiten dute Gorka Otxoa eta Manuel Manquiñak. Filmak ikusleen saria jaso zuen, Donostiako Zine fantastiko eta terrorezkoaren astean. Galiziako Arga herrixkaren gainean madarikazio maltzurra dago. Eta egoera hori areagotu eta okerrera egin dezake data zehatz batean Mariño familiaren azken oinordea akabatzen ez badu. Komedia eferbeszentea da, barrez lehertzeko horietakoa. Hori gutxi balitz, filmari musika jarri dioen taldea Sex Museum da, hortaz are eta erakargarriagoa. Lobos de Arga larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzekoz ortzi eta erdietan proiektatuko da.

Asteburuko bigarren proposamena Qué esperar cuando estás esperando titulukoa da. Izenburu berbera daraman liburuan oinarriturik dago. Filma dibertigarria eta sentimentala da; elkarren artean harremana duten eta laster seme-alaba edukiko duten bost bikoteen istorioak kontatzen duena. Aita-ama izango direnen beldurrak, emozioak, eta buruhausteak kontatuko dizkigu. Filmean lan egiten dute Cameron Diaz, Jennifer Lopez eta Dennis Quaid aktoreek. Filma hau larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldekoz azpi eta erdietan.

Azkenik, igandean haurrentzako saioan eta arratsaldeko 5etan hasita, Madagascar 3, 3Dn proiektatuko da. Madagascar filmako protagonista taldea zirkuarekin bat egingo du Europa osoan ibiltzeko. Filma oso bizia da, umorezko pasarteak bat abestearen atzetik eta jarraian eskaintzen dituena. Abiadura handikoa, lotsagabea, ikusgarria eta 3Dko diseinu aparta dituena, umeei asko gustatukoz aiena eta baita horiek laguntzera doazen helduei ere.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu