YUZZ, ideia berritzaileen lehiaketa

21.09.12
Ekonomi Sustapena

Silicon Valleyra joaterik nahi?

Ideia berritzailerik baduzula?

18tik 30 urtera bitartekoa?

Aurreko galderei baiezko batez erantzun badiezu, segi irakurtzen; ondokoa interesatuko baitzaizu; zure lehiaketa duzu hau.

Banesto Fundazioak eta SPRIk Ermuko Udalarekin batera, talentu teknologikoa sustatzeko Yuzz lehiaketa sustatu eta dakartzate gure herrira. Lehiaketa 18 urtetik 30era bitarteko gazteentzat da.

Sari gisa 7 hilabeteko ikastaroa emango da. Ondoren, proiekturik onenak eta talentu gehien duten gazteek Silicon Valleyra joateko aukera izango dute. Banesto Fundazioak ziurtagiria luzatuko die sarituei eta 60.000 euro jarriko, estatuan aurkezten diren hiru proiektu onenen artean banatzeko.

Lehiaketako finalera iristen diren gazteek Yuzz Programara sartuko dira. Yuzz errendimendu handiko eta talentua areagotzeko zentroak dira, non etorkizunerako ideia teknologikoak garatzen diren. Partaide bakoitza bere proiektu pertsonalean jardungo du, 3 edo 4 lagunez osaturiko eta diziplina anitzeko lan-taldeak osatu ahali zango dira aukeraturiko hautagaieni deiak taldean garatzeko.

Balilabideak eta sariak

Ideia garatu ahal izan dezaten, hautatutakoen esku jarriko dira ondorengo baliabideak:

  • Izarra Centre eraikinean lan egiteko lekua utziko zaie.
  • Ideia garatzeko beharrezkoa den euskarria utziko.
  • Diziplina anitzeko aholkulariak eta euskarri taldea.
  • Teknologia eta berrikuntzako ekintzaile adituekin mintegiak egitea.
  • Enpresak sortu eta kudeatzeko prestakuntza.
  • Lana taldean eta on line egin ahal izateko plataforma.
  • Laguntza alor administratibo eta juridikoan eskainiko, ideia enpresa proiektu gauzatzen bada.

Sari gisa 7 hilabeteko ikastaroa emango da. Ondoren, proiekturik onenak eta talentu gehien duten gazteek Silicon Valleyra joateko aukera izango dute. Banesto Fundazioak ziurtagiria luzatuko die sarituei eta 60.000 euro jarriko, estatuan aurkezten diren hiru proiektu onenen artean banatzeko, ondoren adierazten dugunaren arabera:

  • Lehenengo saria: 30.000€
  • Bigarren saria: 20.000€
  • Hirugarren saria: 10.000€

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2012/10/31 da

Proiektuetan zer baloratuko da? Proposatutako ideiak osagai teknologiko eta berritzaile handia edukitzeak, horren kreatibitate maila, eta hori gauzatzeko, hazteko eta merkaturatzeko dituen benetako aukerak.

Lehiaketan parte hartzeko interesatuek ondorengo e-postontzira idatz dezakezue: nizaguirre@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena