Ted, Rock of Ages eta Las aventuras de Tadeo Jones filmen proiekzioek zine programazioa itxiko

25.09.12
Ermua Antzokia

Ostegunean amaituko dugu iraileko zine programazioa, filma sorta apartarekin. Zineklubean Julie Delpy zuzendariaren Le Skylab filma frantsesa proiektatuko da. Filma komedia bat da, familia bateko hiru belaunaldi barne hartuko duena. 1979ko uztailean familia bat amamaren urtebetetzea ospatzeko bilduko da. Ospakizunaren inguruan beldurra dago, NASAren espazioko estazioa kontrol gabea Frantziaren mendebaldeko kostaldera jausi baitaitekeenaren ustez. Hori horrela, asteburu osoan zehar hainbat egoera zoro gertatuko dira, ospakizuna betirako markatuko dutenak. Le Skylab iluntzeko zortzi eta erdietan pasako da, jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Ted filma proiektatuko da lehenengoz. Komedia parrandazale honek Jonhen istorioa kontatzen du, Ted artza eta panpirekin bizi den gizon koitadua. Panpinak bizitza propioa du eta ez dio Johni uzten berea egiten. Ted artza makarra, alper, baldar, erretzaile eta nahiko asoziala da. Mark Wahlberg eta Mila Kunis dira aktore protagonistak. Ted uda honetako media lotsagabea izan da. Ted larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena Rock of ages titulukoa da. Antzinako erara moldaturiko musikala da, Broadwayko muntai arrakastatsua pantailatzen duena. Filmak Drew eta Sherrieren arteko maitasun istorioa kontatzen du eta biek lan egiten duten kontzertu aretoa begirunerik gabeko enpresarien eskuetara irits ez dadin mantendutako borroka. Musika saio apartak ditu, besteak beste, Def Leppard, Foreigner, Bon Jovi edo Pat Benatar abeslarien kantuetan oinarriturikoak. Lan egiten duten aktoreen arteetan Catherine Zeta-Jones, Tom Cruise eta Alec Baldwin ditugu. Rock of Ages larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako saiora jauzi eginez, igande arratsaldeko 5etan La aventuras de Tadeo Jones, 3Dimentsiotan. Une honetan haurrentzako filmarik arrakastatsuena da, azken asteetan takilan diru gehiena bildu duena izanik. Tadeo igeltseroa da, baina bere bizitza guztian abenturazalea izateko eta erlikia zaharren bila ibiltzeko ametsa izan duena. Gaizki ulertze bati esker, bere ametsa egi bihurtu ahal izango du, ezusteko abentura hainbat bizi eta gero.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu