Quique San Franciscok eta Cristina Gallegok Antzokiko denboraldi berriari hasiera emango diote

26.09.12
Ermua Antzokia

Quique San Franciscok eta Cristina Gallegok Antzokiko denboraldi berria irekiko dute aste honetan, ‘Se quieren’ tituluko muntaiarekin. Antzezlana Gabriel Olivaresek zuzentzen du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Lana Miguel del Arcok egokitu du Muriel Robin eta Pierre Palmadek idatzitako oinarri hartuta. Kritikak oso ondo hartu du proposamen berria eta baita ikusleek ere. Antzezpenak laurogeita hamar minutu irauten ditu eta gazteleraz izango da.

Maiteminduriko bikoteak amodioa betirako izango dela zin egin nahi dute. Hamabi eszenetan muturrera eramandako egoerez gozatuko dugu, non ezkontza eguneko zuri koloreak ez duela betirako irauten agerian jarriko den. Komedia unibertsala da, bikotearen arazo eta zailtasunez mintzatuko zaiguna, horrek ez baitu muga, kultura, hizkuntza edo adinik bereizten. Komedia oso hurbila da ikusleekiko, obran antzeztutako egoerekin oro har identifikatuta sentitzen delarik. Horretan datza hain zuzen ere, lan honen arrakasta taularatu den herri guztietan.

Sinopsia

Ikuskizun hau Frantzian estreinatu zen 1996 urtean, Pierre Palmade egilea bera eta Michelle Laroque antzezle zirela. Hiru denboraldi jarraian egon zen ikusgai. Moliere sari ospetsuetarako proposatu zuten umore-lan hoberen kategorian.Testu honen gauzarik aipagarriena ikusleekiko hurbiltasuna da; ikusle guztiek bizi izan dute obran azaltzen den egoeraren bat edo gehiago, eta horixe da, hain zuzen ere, obra hau antzeztutako herri guztietan lortu duen arrakastaren zergatia.Senar-emazteen arteko bikote-harremanei buruzkoa da. Ezkontza-egunetik hasita, muturreraino eramanda dauden hainbat egoera azaltzen dira, guztiz barregarri gertatuz. Umorerik ironikoenaz, honako galdera egiten du: Ba al da bizitzerik ezkondu eta gero?

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu