Orbe Kardinalaren obrari arrapala gehituko zaio Felix Izagirre zeharbidearekin lortzeko
Orbe Kardinalaren plazaren inguruko merkataritza ardatza birmoldatzeko lanak aurrera doaz erritmo onean eta aurreikusitako epearen barne. Lanak azaroaren lehen egunetan bukatzea aurreikusita dago, plaza berria San Martin azakorako presta egon dadin. Berritze proiektuari arrapala gehituko zaio Felix Izagirre zeharbidearekin lortzeko mugikortasun arazoak edo minusbaliatu direnek edo/eta jaioberri edo haurren gurditxoekin doazen pertsonen pasabidea errazteko. Orain Izagirre zeharbidetik plazara igotzeko dauden eskaileren erdiak ezabatu egingo dira, mugikortasun edo zailtasun dituzten pertsonentzat suposatzen duen oztopo arkitektonikoa ezabatuz. Hobekuntza hori udal Bulego Teknikoak proposatu du, hirigunean irisgarritasuna sustatzeko araudia ezartzen duen 68/2000 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz. Hobekuntza hori, bat dator Zeharbidea, frontoia edo Goienkalera igotzen duen arrapala mekanikora iristea erratea proposatzen duen udalaren Irisgarritasun Planarekin.
Proposatutako hobekuntza arrapala bat egitea da, plazarekin bat egiten duen eta antzinako Patxi Taberna zenaren eraikinean egindakoaren antzekoa. Patxi zenaren eraikinean bi eskailera igotzea ekiditen da eta Izagirre Zeharbidearen kasuan egun dauden eskailerak 7-8 dira. Hobekuntza dela-eta, eskailera horien ezkerreko zatia –Bolintxo okindegia zegoen lokalarena eta Txikuri moduan erabiltzen dena- ere egokitu egingo da baita ere, erosketa, edo haurren gurditxoak igo eta jaisteko dagoen zati irristagarria kendu egingo delarik, eskaileren altuera jaitsiz erosoago egiteko eta baranda jarriko erosotasuna eta segurtasuna areagotzeko.
Obra Merkataritza indartzeko Plan Bereziaren (PERCO delakoaren) baitan txertatzen da
Lanei esker orain zoladura gisa ditugun 3,0 zentimetroko kareharri mutxardatutako baldosak aldatzen ari dira eta ezaugarri berbereko lodiera 5 zentimetroko lodiera dutenak ipintzen ari dira da. Horrela, zoladurak eutsi egingo dio kultur ekintza ezberdinak daudenean plazan sartzen diren kamioien pisuari, apurtu edo hondatu gabe.
Horrez gain, frontoiko babes-sareta eta hiri-altzariak ere aldatuko dira, hau da, paperontziak eta bankuak ipiniko dira eta egungoak herriko beste alderen batean aprobetxatuko egoera onean baitaude. Farolak ez dira aldatuko orain dela gutxi berriak jarri zirelako. Ez da ezer egingo kioskoan ez eta frontoian. Ikatz dendaren ondoan dagoen harrizko bankuari zatitxo bat kenduko zaio, hemendik aurrera plazan sartu nahi duten kamioiek arazoak izan ez ditzaten. Bide batez, obrak aprobetxatuz zuntz optikoaren aurre-instalazioa sartzeko aprobetxatuko da, lanak bukatu ondoren berriro zangak egin behar ez izateko.
Obrak egiten ari da Construcciones y Proyectos Pagolar S.M., 198.708,81 euroren truke BEZ barne. Epea 3 hilabetekoa da, herriko uztaileko jaien ostean hasi eta urriaren amaieran bukatzekoak.
Lanak azkartu eta eragozpen gutxiena eragiteko asmoz, koordinazio estua mantentzen ari dira Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideak, enpresako langileak eta udal Alor Teknikoko kideak.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da