Urriak zine programazio zabala eta guztientzakoa dakarkigu
Urrian gaude eta urtaro honetan oso aproposa eta aukera ona da zinea, are gehiago euria edo/eta hotza dagoenean. Ermuan ditugun prezio erakargarriak ahantzi gabe. Urriko programazioa ostegunean hasiko dugu. Filmak euro baten truke ikustea ahalbidetzen duen hileko bonoa jada salgai dago, hori Lobianon edo Antzokiko takilan eros ditzakegularik. Hilero egin legez programazioa egiteko filmen kalitatea eta ikusleen gustua bateratzen saiatu gara, zine komertzial amerikar, europear, latinamerikar eta espainiarraren arteko orekaren bilatuz. Urrian Antzokian Woody Allenen, Oliver Stonen, Brad Pitteren lanak ikusi ahal izango ditugu. Baita zine Sundanceko zine independentearen jaialdia irabazi zuen filma norvegiarra, Viggo Mortensenek egin duen azken lana, edo haizeak harrotu dituen komedia frantsesa: El Nombre. Hiru dimentsioetako teknologiak eta haurrentzako filmek ere bere leku garrantzitsua izanen dute: Brave, Piratas eta Freddy Igeldegia –hau euskaraz- proiektatuko baitira 3D.
Osteguneko zineklubean thierry Binisti zuzendariaren ‘Una botella en el mar de Gaza’ proiektatuko da. Israelen bizi den eta Jerusalemen ikusitako atentatu bategatik traumatizaturik geratu den gaztearen istorioa kontatzen du filmak. Arabiar eta israeldarren arteko gatazkari buruz kezkatzen dizkien zalantza eta galderak idatzi, botila baten sartu eta itsasora botatzen du bizi den herrian. Bere harridurarako laster Gazaman izeneko anonimoaren erantzuna jasoko du. Filma intimista eta samurra da, aldi berean denbora luzea daraman gatazkaren inguruan itxaropena eta elkar ulertzean lagundu nahi duena. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi dezakegu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, Todos tenemos un Plan filmaren proiekzioarekin. Ana Piterbargek zuzentzen du eta Viggo Mortensen da protagonista. Filma dramatikoa da, Buenos Aires hirian bizi den Agustin nazka-nazka egin dago eta bere nebaren heriotzaren ondoren Delta del Tigrera lekuz aldatzea eta hura ordeztea erabakitzen du. Agustinek ordea ez daki bere anaiak kriminal munduarekin duen lotura estua eta aurre egin beharko dien arrisku eta mehatxuei. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteko bigarren proposamen komertziala Pete Travisen Dreed 3D titulukoa da. Britaniako komiki historikoko ikonoaren bigarren egokitzapena zinerako. Akziozko filma da, adrenalinaz beterikoa, atmosfera iluna duena, ikusteko ikusgarria eta proposamen estetiko nabaria daukana, bi ordu dibertitzea bermatzeko beste. Erradiaktibitateaz gainezka dagoen Ipar Amerikako lurraldean, lege zaintzaile apur batzuk besterik ez daude legea errespeta dadin lan egiten dutenak; epaile, epaimahai eta borrero lana egin behari zaten dutelarik. Horien buru Dreed da, legea bete dadila exijitzen bizia eman duen agentea. Honakoan bere bizitzako misio garrantzitsuenari aurre egin beharko dio. Dredd 3 Dtan larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldekoz azpi eta erdietan ikusi ahali zango dugu.
Haurrentzako emanaldiei dagokienez, urriaren 7ko igandean, arratsaldeko 5etatik aurrera, Piratas 3Dtan gozatu ahal izango dute. Filmak urteko piraten saria irabazi nahi duen pirata taldea ikusiko dugu. Piratas filma zoragarria da, urteko animaziozko filmarik onena izateko aukeratua izan dena Europako 2012 zine sarietan. Filma dibertigarria, irudien kalitateaz gozatzea posible egiten duena. Pertsona ororentzat aproposa, gozatzeko modukoa.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiko mikrositea:
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu