Zuntz-optikoko sarea ate joka dugu, etxebizitzara sartzeko asmoz

05.10.12
Erakundea

Ermuko zuntz-optikoko sarea aurrera doa. Bigarren fasean zuntza etxebizitzataraino iritsiko da. Sare nagusia bukatua eta konektatua dago. Sarea eta bere ahalmenak probatu eta doikuntzak egiteko saioa ere egina dago, hori ontzat eman delarik. Probaketa edo pilotua San Pelaio auzoko etxebizitza sektore batean egin da. Aurreikusitakoaren arabera bigarren fasean sartuko gara bete-betean, zeinaren bidez sareko nodoak –konexioen armairuak- eta eraikinak lotuko diren, bertatik gure etxebizitzetara jauzia egiteko.

Proiektuaren egoera zehatza azaldu eta horrek aurrera egiteko udalak eta proiektuaren sustatzaile den ‘Promosa’ sozietate publikoak bilera informatiboa deitu dute. Bilera hori datorren asteko asteazkenean egingo da –urriaren 10ean- Izarra Centre azpiegiturako auditoriumean, arratsaldeko zazpietatik hasita. Bilerara deitu zaie etxebizitzetako administratzaile eta zerbitzu hori kontratatu gabe duten eraikinetako presidente guztiei.

Bilera hau oso garrantzitsua da, hori deitu duten antolatzaileek aditzera eman dutenez. Bertan etxebizitza eraikinak sare nagusiari lortzeko modu teknikoa, lanen faseak eta horiek egiteko eta konektatzeko egutegia eta, hasiera baten, aurreikusitako zerbitzuen aurreikuspenaren berri emango da. Bigarren fasean jasotakoaren arabera, urtea amaitu baino lehen 1.100 etxebizitza konektatu nahi dira eta, 2013ko lehen sei hilabeteetan beste bi mila konexio. Asteazkeneko lehen bilera orokorra izango da, gerora beste hainbat egingo direlarik obrak iritsiko diren auzo eta egutegiaren arabera.

Eraikinak eta zuntz-optikoko sare neutroa lotzeko baimena eskatuko da bileran administratzaile eta bizilagun-komunitateetako ordezkariei. Konexioa portaletan izanik, gerora interesa duten bizilagunen etxebizitza barrura jauzia egin ahal izateko. Deialdia eskutitza bidez eta alkatetzako bando batez zabaldu da. Bilerak ordu bete iraungo duela aurreikusita dago.

Deialdia jasotzen dutene edota interesatuek agertuko diren edo ez adierazteko edota argibide gehiagorako bi bide dituzte:

  • Telefonoz, dei 943 70 87 04 zenbakira, 8etatik 15era bitartean.
  • E-postaz: ftth@udalermua.netpostontzia.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da