Hirurogeita hamar bat pertsonek parte hartuko dute zuntz-optikako sarearen hedapena azaltzeko bileran
Hirurogeita hamar bat pertsonek parte hartuko dutela baieztatu dute gaur arratsean zuntz-optikako sarearen hedapena azaltzeko gure udalak eta Promosa sozietate publikoak deitu bileran. Aipatu bilera hori Izarra Centre azpiegiturako auditoriumean, egingo da arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bilerara deituta daude zaie etxebizitzetako administratzaile eta zerbitzu hori kontratatu gabe duten eraikinetako presidente guztiei. Horiei deitu zaie bileraren edukia ezagutu ondoren etxebizitza-erkidegoetan esandakoaren berri eman eta eraikinak sarearekin lotzeko egin behar diren lan teknikoak egiteko jabeon baimena kudeatu dezaten. Hau da; etxebizitzetako titularrekin zubi lana egingo dute, obrak egin ahal izateko baimenak lor ditzaten, jarraian interesaturik dauden etxebizitza bakoitzeko jabeek alta eman eta abiadura handiz iritsiko zaizkigun IKT eta zerbitzu aurreratuak izateko aukeraz goza dezaten.
Gaur arratsaldekoa lehenengo bilera izango da, ondoren beste hainbat egingo direlarik auzo edo sekzioka eta hedatze-planen arabera. Bileran lau hizlari izango ditugu, udalaren ordezkaria, proiektuko arduradun teknikoa eta sarean zerbitzuak eskainiko dituzten bi enpresa operadoreen ordezkari bana. Biharko egunean, bilerak eman duenaren eta horretarako prestaturik dagoen materiala eskainiko dizuegu webgune korporatibo honetan.
Ermuko zuntz-optikoko sarea aurrera doa. Bigarren fasean zuntza etxebizitzataraino iritsiko da. Sare nagusia bukatua eta konektatua dago. Sarea eta bere ahalmenak probatu eta doikuntzak egiteko saioa ere egina dago, hori ontzat eman delarik. Probaketa edo pilotua San Pelaio auzoko etxebizitza sektore batean egin da. Aurreikusitakoaren arabera bigarren fasean sartuko gara bete-betean, zeinaren bidez sareko nodoak –konexioen armairuak- eta eraikinak lotuko diren, bertatik gure etxebizitzetara jauzia egiteko.
Bilera hau oso garrantzitsua da, hori deitu duten antolatzaileek aditzera eman dutenez. Bertan etxebizitza eraikinak sare nagusiari lortzeko modu teknikoa, lanen faseak eta horiek egiteko eta konektatzeko egutegia eta, hasiera baten, aurreikusitako zerbitzuen aurreikuspenaren berri emango da. Bigarren fasean jasotakoaren arabera, urtea amaitu baino lehen 1.100 etxebizitza konektatu nahi dira eta, 2013ko lehen sei hilabeteetan beste bi mila konexio. Asteazkeneko lehen bilera orokorra izango da, gerora beste hainbat egingo direlarik obrak iritsiko diren auzo eta egutegiaren arabera.
Eraikinak eta zuntz-optikoko sare neutroa lotzeko baimena eskatuko da bileran administratzaile eta bizilagun-komunitateetako ordezkariei. Konexioa portaletan izanik, gerora interesa duten bizilagunen etxebizitza barrura jauzia egin ahal izateko. Deialdia eskutitza bidez eta alkatetzako bando batez zabaldu da. Bilerak ordu bete iraungo duela aurreikusita dago.
Deialdia jasotzen dutene edota interesatuek agertuko diren edo ez adierazteko edota argibide gehiagorako bi bide dituzte:
- Telefonoz, dei 943 70 87 04 zenbakira, 8etatik 15era bitartean.
- E-postaz: ftth@udalermua.net postontzia.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena