Huescako Diputazioaren eta lurraldeko zazpi udalerrietako ordezkariek gure Eskolako bidea bisitatu dute

08.10.12
Ingurumena

Huesca lurraldetik ordezkari taldea etorri zitzaigun aurreko astean Ermura, gure Eskolako bidea bisitatzeko xedez. Hogeita bat (21) politikari eta teknikari ez osatutako taldea etorri zitzaigun, taldearen buru izanik Lurraldeko Diputatu Probintzialeko Ingurumen Diputatua. Harekin batera zazpi udalerritako -Almudevar, Binéfar, Boltaña, Fraga, Jaca, Monzón eta Tamarite- ordezkariak ere etorri zitzaizkigun.

Ermuan haurren mugikortasuna eta eskolako bidea martxan jartzeko erabili dugun metodologia ezagutu nahi zuen taldeak bisita tekniko honen bidez, esperientzia hurbiletik ezagutu eta gerora beren eskumeneko lurraldeetan aplikatzeko asmoz.

Izan ere, Donostiako udalaren Mugikortasun sailaren laguntzari esker 2009an proiektu berri hau ezartzeko lanean hasi ginenetik pertsona kopuru handia inplikatu da honetan; oinezkoentzako ibilbideetan hainbat transformazio eginez, Ermuko haur eta ikasleek etxetik-eskolara egiten dituzten joan-etorriak seguruago egin ditzaten.

Bisitan zehar taldeak ohitura aldaketak lortzeko jorratu behar diren aspektuak, eta oinezkoen nahiz txirrindularien mugikortasuna hobetzeko aldaketez berri jasotzeaz gain, udal Alor Teknikoak nahiz Udaltzaingoak, Ingurumen udal zerbitzuarekin koordinatuz, egin dituzten interbentzio fisikoak ikustera joanez.

Ongarai edo Santa Ana auzoetako ikastetxeetan egin diren hobekuntza eta aldaketak ikustera joan ziren, ikasleen segurtasunerako oso onuragarriak izan baitira. Horiei esker, oinez nahiz bizikletaz ikastetxeetara seguruago joateko lana planifikatzea ahalbidetu baitute.

Teknikari eta udaltzain agenteek udalerri bakoitzean egin izan dituzten gauza eta esperientziez hitz egiteko parada izan zuten, baita Guraso elkarteetako kideek ere bai.

Bisita tekniko honetan parte hartu izan duten guztiek oso positibotzat jo dute esperientzia, tokian tokiko eskarmentua eta talde ezberdinen arteko koordinazio eta lanaren berri izatea ahalbidetu baitie. Lan koordinatu horri esker udalerriak hobera egin eta mugikortasun iraungarria indartzen dela frogatuz. Bisitarien esanetan, oso azpimarratzekoa da ‘Bizikletaz institutura’ ekimena, bizikleta agerian jartzen duelako garraiobide moduan.

Laburbilduz, bisita oso positibotzat jo da bi aldeetatik. Ermuko agenteentzat lan ildoa zuzena delako eta bisitarientzat esperientzia praktikoa ezagutu, ideiak hartu eta beren udalerrietan aplikatu beharko erabakietan lagungarri izango zaielako.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko