Aurrez grabaturiko opera saioak asteko zine-kluba ordeztuko du

10.10.12
Ermua Antzokia

Aste honetan ez dugu zineklubeko emanaldirik izango eta zine programazioa larunbatean hasiko da. Ostegunean Bizet autorearen Carmen operaz gozatzeko aukera izanen dugu. Milaneko Scala antzokian grabatutako saioa da, Daniel Barenboimek zuzendutakoa eta Emma Danteren gidaritza artistikoaz. Horrelako emisioa estreinakoz egingo da, teknologia digitalaz baliatuz irudi eta soinu kalitate gorenarekin. Aurrerapen teknikoei esker mundu osoan zehar dauden antzoki eta aretoak gurera ekarri baitaitezke. Barenboimek Milaneko Scalarentzat prestatu zuen egokitzapenak ikusle nahiz kritikaren oniritzia jaso zuen, arrakasta izugarri lortuz. Sarrerak 8 euro balio du eta aldez aurretik Lobiano Kulturgunean eros daiteke edo, osterantzean, takilan bertan emanaldia hasi aurretik. Ikus-entzuleek atsedenaldian cava kopa bana doan edan ahal izango dute, Arral banaketa etxearen eskutik.

Brave 3Dn, eta Meryl Streepen azken lana ikusgai aste honetan Antzokian

Aste honetako zine programazioa larunbatean hasiko da. Egun horretan Anne Sewitskyren ‘Siempre feliz’ filma proiektatuko da, lehenengoz. Filma komedia garratz eta kaustikoa da, zine independientearen Sundance jaialdian filma onenaren saria irabazi zuelarik eta, baita sari berdina Sevillan egiten den Europako zinearen jaialdian. Filma Norvegiarra ikusteko aukera edukitzea harritzekoa bada er, filma ikusita gutxienekoa bere jatorria da, proposamen harrigarria eta ikuslea hasieratik harrapatzen duen horietakoa baita. Kaja protagonistarentzat familia da garrantzitsuena eta oso baikorra denez gero, familia-bizitza nahiko txepela jasotzeko gauza da. Ondoko etxera familia perfektu bat iristen zaionean, mundu berria irekiko zaio, bere ondorio guztiekin bat. Siempre feliz larunbat aratsaldeko 19:30etan; igande gaueko 22:00etan eta astelehen iluntzeko 20:30etan ikusi ahal izango dugu.

Asteburu honetako bigarren proposamena, David Frankel zuzendariaren ‘Si de verdad me quieres’ da. Filmako protagonista Meryl Streep da, biek El Diablo se viste de Prada filman ere lan egin zutelarik elkarrekin. Komedia berri honetan hogeita hamar urtez ezkondurik egon ondoren maitasunaren karra berreskuratzeko xedez aholkulari batengana laguntza bila doan bikotearen zoramen eta korapiloak kontatuko dizkigute. Aipatzekoa da Meryl Streepen nahiz Tommy Lee Jonesen lana. Komedia hau oso aproposa da, berri zere maitemintzeko. Filma larunbat agueko 22:00etan eta igande arratsaldeko 19:30etan ikusteko parada izanen dugu.

Igande arratsaldea haur eta gaztetxoen txanda izango da, Brave 3Dn (Menderaezina) proiektatuko dugularik. Disneyren azken lan arrakastsua da, Merida printzesaren abenturak kontatuko dizkiguna. Merida Fergus eta Elinor errege-erreginaren alaba da, arkuarekin oso trebea dena eta arrisku ugariri aurre egin beharko diena hainbat abenturetan. Filma ona, zentzumen guztiez gozatzeko modukoa.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa