Brad Pitt eta Woody Allenen azken filmak Antzokiaren asteburuko eskaintza

17.10.12
Ermua Antzokia

Zine programazioa ohiko jarduerara bueltatuko da aste honetan, aurreko astean eginiko salbuespenaren ondoren. Osteguneko zineklubean Bertrand Bonello zuzendariaren L’Apollonide, Casa de tolerancia filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Filmak XIX. Mende hasierako putetxe bateko bizitza deskribatzen du. Muntxi itxi eta berezia, gizon batzuk maitemindu egiten dira eta beste batzuk bortitz eta arriskutsu bihurtzen. Neskak bere sekretu, beldur, poza eta tristurak konpartitzen dituzte. L’Apollonide garaiko erretratu distiratsua da, sentsualitatez gainezka egiten duena eta kalitatezkoa. Frantziako Cesar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen. Filma arratsaldeko zortzi eta erdietan pasako da jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.

Zine komertziala asteburuan edukiko dugu, erakargarritasun handiko bi filma izanik ikusgai. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Woody Allenek zuzendu eta protagonizatutako azken lana ikusteko aukera izanen dugu: ‘A Roma con amor’ titulukoa. Berarekin bat lan egiten dute Alec Baldwin, Roberto Begnini eta Penélope Cruz aktoreek. Endredo, erromantze eta abentura filma da, Allenen ukitu nabaria duena. Zeharkatzen diren istorioak eta joan-etorrian dabiltzan pertsonaiak. Filma baikor eta zoroa da, autorearen maila erakusten duten dialogo eta gagak dituenak. ‘A Roma con amor’ larunbat arratsaldeko 19:30etan; igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.

Asteburuko bigarren proposamena Andrew Dominik zuzendutako ‘Mátalo suavemente’ titulukoa da. Parte hartzen duten aktoreak Brad Pitt, Ray Liotta, Sam Shepard eta Jamen Gandolfini dira. Pitt dirul erailtzen duen pertsona da, mafiaren kontrolpean zegoen poker partida baten lapurtzen duten bikotea akabatu behar duena. Mafiari buruzko filma indartsua da, thriller distiratsua, kolore beltzaz eta ironiaz zipriztindutakoa. Mátalos suavemente larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal i zango dugu.

Azkenik eta haurrentzako saioari dagokionez, aste honetan Freddy igeldegi •D proiektatuko da, euskaraz. Haurrentzako euskarako filma da 3 dimentsiotan. Ikastetxeko matoiak bere biktimarekin duen harreman korapilotsua kontatzen duena. Filmak helduen munduko errealitatea deskribatzen die gazteei, arazoei eta batez ere hainbatek sortarazten dituzten arazoei aurre egin behar diegula azpimarratuz. Aukerak eta konponbidea modu entretenigarri eta dibertigarrian kontatzen du.

Informazio gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea www.ermua.es/ermuantzokia.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa