Ainhoa Zuazuaren kantuak Antzokia beteko du bihar

18.10.12
Ermua Antzokia

Aurtengo ''Musikaldiak'' aurrera jarraituko du asteburuan. Musikaldiak herritarren artean musika klasikoarekiko zaletasuna piztea du helburutzat, eta horrek dituen formatu eta estiloak ezagutaraztea. Hori horrela, programak ganbara musika eta kantua uztartzen ditu. Aurtengoan programak bere sustraietara bueltatuko da eta mundu zabalean arrakastatsu dabiltzan herriko talentu gazte bi dakarzkigu gure gozamenerako. Lidia De Lorenzo dantzaria eta Ainhoa Zuazua abeslari sopranoa dira. Ainhoak kantaldia eskainiko du bihar Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du.

Soprano ermuarra berriz ere bere herrira dator bere ahotsarekin gozarazteko, Carlos Imaz piano-jolea lagun duela. Gaztea izan arren Ainhoa Zuazua Europa osoan zehar ibili da antzezlekurik antzezleku ibilbide luze-luzea eginez. Ermuko emanaldi honen lehenengo zatian Berlioz eta Granadosen lanak kantatuko ditu, eta bigarrenean operako aria- eta zarzuela-piezen sorta bat eskainiko du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean