Egokitutako garraio zerbitzua behar dutenentzat, bozka ematera joaterik izan dezaten
Gurutze Gorriak eta DYAk egokitutako garraio zerbitzua eskainiko dute igandean, urriaren 21eko hauteskunde egunean, mugikortasun arazoak izan edo gaixorik egon eta hauteskunde-kolegiora bozka ematera joan nahi duten pertsonentzat. Hauteskunde, Joku eta Ikuskizunen zuzendaritzak horren berri eman du, kaleratu eta banatu duen oharrean.
Zerbitzua gaixorik egon, ezgaitasunen bat eduki edo bere kabuz baliaturik ibiltzeko arazoak dituzten pertsonei eskainiko zaie, igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundee egunean bakoitzari dagokion hauteskunde kolegiora joaterik izan dezaten.
Zerbitzuaz baliatu nahi duten guztiek Gurutze Gorriko edo DYA elkarteetako telefonoetara deitu behar dute, 902 22 22 92 eta 902 46 46 22 telefonoetara hurrenez hurren, urriaren 19ko ostirala baino lehen.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da