Ermuarron ustez immigrazioa ez da arazo gure herrian
Ermuarrok ez dugu uste immigrazioa arazo denik, ez herrian ez eta maila pertsonalean ere. Ermuarrontzat arazo garrantzitsuenak dira langabezia, saihesbidea eta aparkalekua. Hiru gai horiek dira gehien kezkatzen gaituztenak bai pertsonalki, baita herriari dagokionez. Horrela jasotzen da Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Sailak egin duen Ermua 2012 Barometroa deritzan ikerketan. Lanak immigrazioari buruz ditugun jarrera eta pertzepzioak jaso ditu. Ikerketa EHUko Soziologia sailak egin du gure Udalaren eskariz. Ikerketaren emaitzak aste honetan aurkeztu dituzte Xabier Aierdi eta Jose Antonio Oleaga soziologo eta irakasleek, Carlos Totorika alkateak, immigrazio alorreko teknikari Ane Enzunza lankideak eta gizarte eta kultura alorreko zuzendaria den, Merche Gonzalezek.
Azterketa horren oinarri da aurtengo martxoan telefonoz 18 urtetik gorako 385 pertsonei eta CATI deritzan sistemaz egin zitzaizkien inkesta. Inkesta nori egin ausaz egin zen, mostra adin eta sexu kuota proportzionaletan xedatuta zeagoelarik, orekatua eta Ermuaren adierazgarri izan zedin. Lanaren ondorioetan jasotakoaren arabera Ermuarrok ez dugu uste immigrazioa arazo denik, nahiz eta ‘hainbat aurreiritzi edo estereotipo ustel ditugun atzerritarrekikoen inguruan’. Hori bai, Euskadin daudenaren parekoak, ez gehiagorik ez gutxiagorik.
Totorikaren esanetan Udalak ikerketa egitea agindu ‘immigrazioa garrantzitsua izan eta gizartea aldatzen ari dela uste dugulako. Ermuarrok immigrazioaz duten iritzia ezagutu nahi izan dugu, benetako datuetan oinarriturik hori kudeatzeko eta politika zehatz bat definitzeko, zentzurik ez duten pertzepzio subjektiboak alde batera utzita. Ermuan % 5 eta pikuko immigrazio tasa dugun arren, kopuruaz jendeari galdetu diogunean beraien pertzepzio %15 dela erantzun digu. Zifra hori ez dator errealitatearekin bat, gaizki dago eta aurreiritziak eta subjektibotasun kutsua agertzen du. Udalbatzarrak immigrazioaren errealitatea ezagutu nahi du, onartzeko eta elkar bizitzeko, datuen arabera immigrazioa onuragarria baita. Naturaltasunez onartu nahi ditugu etorkinak, gure beldur eta aurritziak baztertuz alde batera utzita. Immigrazioa eta bere ezaugarriak ezagutzeak eguneroko elkarbizitzari laguntzen dio’.
Krisialdi ekonomikoak areagotu egin du immigrazioari diogun beldurra. Lanpostuetarako lehiakidetzat jotzen ditugu, baina errealitatearen arabera immigranteek jasotzen dutena baino gehiago bueltatzen diote gizarteari, esaterako BEZaren, PFEZaren, kontratuen, eta aberastasunaren bitartez, esaterako.
Ikerketan ondorioztatzen denez Ermua ez da aparteko irla Euskadin, ditugun iritzi eta pertzepzioak paretsu baitira Erkidego osoan daudenekiko. Gero eta ermuar gehiagorentzat zerbitzuetarako sarbidea izan behar dute legea betetzen eta horren barne dauden immigranteek. Bizilagunik toleranteenak dira gazteak, heziketa maila altuenak,baliabide ekonomiko gehien dituztenak, pentsamolde ezkertiarrekoak, agnostikoak, katolikoak ez direnak eta atzerritarrekin harremana gehien dituzten pertsonak. Herritarrok tolerantzia handiago dugu immigranteen sinesmen erlijiosoei edo espazio publikoak konpartitzeari, kolektibo horiek janzkeran esaterako izaten dituzten aspektu ez-berdintzaileei baino gehiago.
Ikerketa luzea da, 70 orrialde baititu. Horregatik, hedabideei eta herritarroi aurkeztutako laburpena uzten dizuegu lerro honen azpian, PDF formatuan dagoen artxiboan, hori irakurtzerik eta sakontzerik izan dezazuen.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan