Urriaren 20ko hauteskundeak: informazioaren jarraipen berezia herrian
Ermua Hiriko web gune honetan lanean dihardugun langileak bat egingo dugu igandean hauteskunde egunean gorabeherarik gabe eta egoki atera dadin lan egingo duten gainerako guztiekin. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira egun osoan zehar. Web gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak herrian ematen duen guztia kontatuz.
Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketaren eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Ondoren kalean izango gara giroa eta gertatutakoak jaso eta kontatzeko, protagonistei beraiei hitza emanez.
Arratsaldeko ordu bietan partaidetzaren lehenengo datuak eskainiko ditugu eta, seietan, partaidetza portzentaiaren bigarren aurrerapena emanen dugu berriz, hauteskunde-kolegioak itxi baino bi ordu lehenago. Iluntzean Ermuko boto-zenbaketa egin eta emaitzak jaso ahala, horiek kaleratuko ditugu guztiek jakinaren gain jartzeko.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen