Emaitzak: 1 PSE-EE-PSOE (2.913); 2 EAJ-PNV (1.598); 3 PP (1.264); 4 EH-BILDU (1.188)

21.10.12
Erakundea

Partidu Sozialistak gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Patxi Lopezen alderdiak guztira 2.913 bozka lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 13.112 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Eusko Alderdi Jeltzalea izan da, zeinak 1.598 bozka jasota (%19,40) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia PPri egokitu zaio 1.264 botorekin eta portzentajean %15,34. Laugarren, EH-BILDU izan da, 1.188 botorekin eta boto guztien %14,42 portzentajearekin. Jarraian IU-LV geratu da, IU-LV 366 bozka jaso baititu (%5,19). Seigarren izan da UPyD 270 botorekin (%3,27). Azkenik, zazpigarrenean EB-B geratzen da 169 txartelekin. Eusko Legebiltzarrerako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

2012ko Eusko Jaurlaritzarako behin behineko emaitzak
Logoa Talde politikoa botoen %
Logotipo del PSOE PSOE 2.913 35,36 %
Logotipo del EAJ-PNV EAJ-PNV 1.598 19,40 %
Logotipo del PP PP 1.264 15,34 %
Logotipo de Bildu EH BILDU 1.188 14,42 %
Logotipo de Europa de los pueblos-Verdes IU-EA 428 5,19 %
Logotipo de UPyD UPyD 270 3,28 %
Logotipo de EB-B EB-B 169 2,05 %

Ermuan hautesleen %63,31 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, bi puntu jaitsi delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

Hurrengo lasterbidearen bidez sekzio eta mahai bakoitzean izan diren emaitzen berri zehatza eskaintzen dugu PDF formatuko taulan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan