Hautesle erroldaren ia %33 bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehenago

21.10.12
Erakundea

Ermuko hautesleen %32,89 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela hiru urte eta erdiko baino baxuagoa da orduan %36 gainditu baitzuen (%36,67), nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela. Orain hiru urte, eta erdi botoa eman zezaketen ermuarrek 13.317 pertsona ziren eta gaur aukera hori izango dute 13.112 biztanlek, hau da orduan baino 205 pertsona gutxiago. arratsaldeko ordu biak baino lehen Ermuan 4.312 perstonek bozkatu dute.

Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren batek bozkatu du gure herrian.

Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, esan behar kolegioetan ez dela jende ugari ibili une zehatz eta eguerdian ez ezik. Eta euriaren eraginez hezetasun ugari dugunez, hainbat labankada gertatu eta bi pertsonek gutxienek lurrera jauzi izan direla da, bata Merkatu plazan eta bestea Lobianon. Bertan atenditu dituzte.

Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako

Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.

Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.

 

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da