Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eta aurreikusitakoaren arabera eratu dira

21.10.12
Erakundea

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako jardunaldirako. Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk. Hori bai, betiko moduan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gutxi batzuk berandu ailegatu edo agertu ez diren arren. Egoerari aurre egin zaio mahai presidente, 1. edo 2. bokalen ordezkoekin. Horren aurrean, mahai-kide guztiei gertatutako gora-behera guztiak mahaiaren eraketa aktan idatziz jasotzeko gomendioa luzatu du udal idazkariak, eskualdeko hauteskunde batzordeak guztiaren berri izan eta legedian ezarritakoarekin bat, justifikatutako arrazoirik izan gabe agertu edo geratu ez direnei erantzukizunak eska diezaien.

Goizeko zortziak eta hogeita hamarretarako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta pertsona titular nahiz ordezkoekin mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna bustita argitu, euria baitzen, behe lainoaz eta zeru estalia izanik nagusi, hots-beroa 15 gradukoa zen eta gogotik botatzen ari da euri.

Euskal Metereologia Agentziak, Euskalmetek, honako iragarpena egin du gaurko egunerako: Igandean giro goibel eta freskoarekin jarraituko dugu. Aurreko egunetan bezala zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botatzeko arriskua handia izango da. Gainera ipar-haizea ibiliko da eta termometroetan 14-17 ºC ikusiko ditugu. Arratsaldeak aurrera joan ahala atertzeko joera hartuko du eguraldiak eta jada gauean, hego-haizea ibiliko denez, ez du ia ezer botako.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen