Udal Bulego Teknikoak paperezko mapa toponimikoa aurkeztu du

22.10.12
Hirigintza

Udal bulego teknikoak mapa toponimiko elebiduna prestatu eta paperean argitaratu du, 1/5.000 eskalan. Lana orain asta batzuk aurkeztu zion Udalbatzarrari. Mapak oso osatua dago eta herriko informazio ugari eta interesgarria dakar. A1 eta A0 tamaina du zabalik, hau da (950 x 680 mm) eta tolesgarria denez, a 226x135 mm.utzi daiteke, erabilgarriago egiteko. 90 gramotako paper distiratsuan inprimatu da, tolesgarria, estukatu mate eta poliart tratamendua daramana, hezetasun eta urak kalterik egin ez diezaion eta iraungarriago egiteko. 8000 ale prestatu dira eta hemendik gutxira herriko etxe bakoitzari bana banatuko zaigu. Mapa prestatzeko proiektuak 16.800 euroren kostua izan du eta hori egiteko, Euskao Jaurlaritzak 10.000 euroko diru-laguntza eman digu.

Mapa bi aldeetatik inprimatua dago. Lehenengo aldean totpografia dakar , altuera maila edo hipsometriaren zehetasunak adierazten dituelarik. Horrez gain, hirigunea zehazten du, industrialdeak, bideak eta abar, informaziorik eguneratuenarekin. Gainera etorkizunean egin eta izango ditugun proiektuen berri ere badakar, esterako saihesbidearen ibilbidea, trenbidearen bikoizketa eta geltoki berria, Abeletxe, San Pelaio edo Betiondon egin diren bizitoki sektore berriak. Eta baita tanatorioa ere. Agirian kaleen izendegia jasotzen da, eta herriko eraikin edo leku interesgarrienak adierazten ohikoak diren ikurren bitartez. Azala airetik ateratako argazkia da eta herriko, innpulso sariko eta Eusko Jaurlaritzako ezkutuak daramatzalarik.

Atzeko aldean aurtengo 2012an prestaturiko ortofotoa dakar, non herrian ditugun eraikin interesgarri eta esanguratsuak jasotzen diren. Udalerriko mugak eta horien ibilbideak adierazita daude koloretan (IHak eta ITak). Eta baita ere paseatzeko barne ditugun bidegorriak eta oinez ibiltzekoak (Hambre,Ongarai, eta abar…).

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da