Oscar sarietara doan Blancanieves filma eta Oliver Stonen azken lanak amanera emango diote urriko programazioari
Asteburu honetan amaiera emango diogu urriko zine programazioari, paregabeak diren hainbat proposamen proiektatuaz. Osteguneko zine-klubean El Nombre filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Zuzendari bikoitza du Matthieu Delaporte eta Alexandre de la Patellière. Filma ezusteko komedia onena izan da Frantzian azken urtean. Vincent berrogei urteko gizon arrakastatsua da, laster eta estreinakoz aita izango dena. Familiakoekin afari garrantzitsua du haurduntza eta jaiotza ospatzeko eta horretan aukeratu duen izena iragartzen du, egoera deserosoan sartuz. Filma energiaz betetakoa da, ikus-entzulea hasieratik lotzen duena. El Nombre iluntzeko 8:30etan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin.
Zine komertzialari dagokionez punta-puntako bi filma ikusteko parada izanen dugu. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Pablo Berger zuzendariaren Blancanieves titulua proiektatuko da lehen aldiz. Grimm anaien ipuin tradizionalean oinarrituriko egokitzapen hau Zinemaldian estreinatu zen eta Espainia ordezkatuko du Oscar sari amerikarretan. Bergerren ikuspegi pertsonalak Edurne zuriren drama 20 hamarkadan eta Espainiako hegoaldean kokatzen du, Carmen izenarekin bidai liluragarria ekiteko hainbat lagun berrirekin: nano eta torero taldearekin. Aktore protagonistak Macarena García, Maribel Verdú, Ángela Molina, Pere Ponce eta Ramón Barea dira. Pelikula gotikoa da, fantasiaz gainezka dagoena, abentura, amodioa eta emozioa uztartzen dituena. Larunbat arratsaldeko zazpip eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzekoz ortzi eta erdietan ikusi ahalko dugu.
Asteburuko pbigarren proposamena ‘Salvajes’ titulukoa da, Oliver Satone zuzendariarena. Aktore protagonistak, besteak beste, Salma Hayek, John Travolta eta Benicio del Toro dira. Lana Don Winslow idazlearen eleberrian oinarriturik dago. Obrak trafikante xume pareak talde mexikar indartsuarekin izango duen borrak kontatzen du. Filma honetan Stone bere zine gordin, moralgabe, azkar eta zikinera bueltatzen da. Salvajes larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurren emanaldian igandeko 5etan, Don Gato y su pandilla ikusi ahal izango dugu. Pertsonai kuttun hau Hanna-Barberak sortu zuen orain dela 50 urte. Urteurrena dela eta filma prestatu da Katu jauna eta lagun koadrilaren istorioak gaurko egunera egokituz. Zorrotza, originala, umorez eta akzioz betea eta oso dibertigarria.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mirkositea
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa