Zartzuela batek eta haurrentzako ikuskizunak amaiera emango diote 2012ko Musikaldiari
Zartzuela batek eta haurrentzako ikuskizunak amaiera emango diote 2012ko Musikaldiari. Emanaldiak ostiral eta larunbatean izango dira, biak Ermua Antzokian.
Jacinto Guerrero maisuaren Los Gavilanes obra urriak 26ko ostiralean egingo da, Ermua Antzokian, gaueko 22,15era. Errepresentazioa Bilboko Masa Coral del Ensanche taldeak egingo du. Sarrerak 10 €uros balio du eta ohiko lekuetan eta baliabideez eros daitezke, BBKren orotariko kutxazainetan, telefonoz, Lobianon eta takilan. Zuzendari artistikoa Josu Cámara eta musikala Luis Angel Gámarraren kontu dago. Bi ordu eta erdi irauten du eta bi atsedenaldi aurreikusita daude.
Sinopsia
Juan Indianoa Probentzako bere herri txikira itzuli da Amerikan luzaroan egon ondoren. Itzultzen denean bere aspaldiko lagunek txalotu egiten dute, lortu duen aberastasunarekin herria hobetzen lagunduko duela uste baitute. Adriana ere ikusten du, bere gaztaroko maitea, baina orain Rosauraz maitemintzen da, Adrianaren alaba eta bere amaren igual-iguala. Juanek berarekin ezkontzera bultzatzen du Rosaura, baina Gustavo, nekazari eta neskaren senargaia, du aurrez aurre.
Taldea 1903.urtean sortu zen Bilboko zabalgunean. Bere sorreratik 1943.urtera bitartean taldea ahots baxuen (grabeen) orfeoi bat izan zen. Harrez geroztik abesbatza eraldatu eta mistoa bihurtu zen, batez ere zartzuelaren generoa landuz, esan daitekeelarik Euskal Herrian genero horrek iraun badu talde honi esker izan dela. Eraldaketa egin zuenetik gaur arte abesbatzak 38 zartzuela antzeztu ditu. Lan eta ibilbide horrek hainbat sari merezi izan ditu eta, jasotakoen artean, aipagarriak dira sei ediziotan estatuko lehen saria eskuratzea.
Larunbatean haurrentzako antzerkia: Los viajes musicales de Lucía
Haurrentzako antzerki emanaldia: Los viajes musicales de Lucía, Antzokin Impromtu taldearen eskutik. Ikuskizunak txotxongiloak eta musika uztartzen ditu. Musikariak Victor Jiménez eta José Manuel Cacho dira. Txotxongiloez arduratzen da Rosa Mª Martínez. Ordu bete irauten du eta sarrerak 4 euro balio du.
Sinopsia
Kaixo lagunok. Une dibertigarria igaro nahi duzu gurekin? Seguru baietz. Baina lehenengo nire burua aurkeztuko dut. Lucía naiz, 6 urte ditut, eta, laster ezagutuko dituzuen bi lagunekin, asko gustatzen zait abentura berriak bizitzea.Gaurkoa berezi samarra izango da, ikusiko duzue; izan ere, oso ondo pasaraziko diguten bi musikari handi, Antonio Vivaldi eta Juan Sebastian Bach, ezagutuko ditugu. Adi, prest... aurrera!
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu