Hileko Osoko Bilkurara bilduko da gaur arratsean Udalbatzarra

29.10.12
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da gaur arratsean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Antolakuntza eta Jarduera Araudian (AJAn) jasotakoaren arabera hilaren azken asteazkenean egin behar da bilkura, baina jai-egun baten bezpera denez aurreratu egin da. Udalbatza 2013. urteko Ordenantza Fiskalak izango ditu hizpide eta ardatz bilera horretan, Izarra Fundazioaren Estatutuak egokituko SPRI patrono egin ahal izateko eta baita hiru mozio ere bai.

Eguneko gai-zerrenda bederatzi puntuk osatzen dute

Lehenengoan uztaila eta iraileko bileren aktak tratatu eta bozkatuko dira. Hurrengo hiruak mozioak izango dira. Bigarrenean, Hirugarren erreplublikaren aldeko udalerri-sarean Ermua sartzeko proposamena egin duen Ezker Anitza-IU alderdiarena jorratuko da. Segidan, Bildu taldeak gaixorik dauden presoen eskubideen inguruan aurkeztu duen testua izango da hizpide. Eta laugarren moduan, sexu-osasunari eta haurduntzaren borondatezko etenduraren 2/2010 Legearen erreformaren inguruan Ezker-Anitzak-IUk eta PSEk elkarrekin aurkeztu duten mozioaz hitz egingo.

Bosgarren puntuan Izarra Fundazioaren estatutuak egokitzeaz berba egingo, SPRi erakundea patrono gisa sartzerik izan dadin. Seigarren puntua, Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko Nazioarteko Eguneko -azaroaren 25eko- adierazpena da. Zazpigarrenean, Udal Kirol Erakundeak bere Ordenantza aldatzeko hartu duen erabakia berretsiko da. Eta azken aurrekoan, 2013. urterako Ordenantza Fiskalak onartu ala ez bozketara jarriko da. Bederatzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan