Lo Imposible eta Frankenweenie 3D arrakastatsuak azaroko zine programazioa irekiko

31.10.12
Ermua Antzokia

Bihar hasiko dugu azaroa eta hilabeteari dagokion zine programazio berria. Azaroan aukera zabal izanen dugu, guztion guztia asetzeko moduko tituluekin, hainbat ikusle andanak erakarri dituztenak. Horien artean, asteburuan bertan proiektatuko dugun Lo Imposible dago eta baita ere, Looper, Argo o El Fraude bezalako tituluak. Hilero egin ohi legez, hurbilagoko zinea ikusteko aukera ere izanen dugu; Atraco eta 7 días en La Habana tituluak proiektatuko baititugu. San Martinetan egonik, euskarazko filmek ere tarte garrantzitsua izango dute. Bypass komedia erromantikoa proiektatuko da euskara hutsean, gaztelaniazko azpitituluekin. Eta Euskal Birusa elkartearekin elkarlanean Gazta zati bat dokumentala ere ikusteko parada izanen dugu, Ion Maia zuzendaria proiekzio aretoan bertan izanik. Zineklubaz gain, zer ikusi gehiago eta interesgarria ere izango da, esaterako Marjene Satrapi marrazkilari iraniarrak zuzendutako Pollo com ciruelas titulukoa eta Takeshi Kitano zuzendari japoniarraren azken lana, The Outrage izenburukoa. Haurrentzat Hotel Transylvania 3D eta Disney konpaniaren azken lana ikusgai edukiko; Campanilla y el secreto de las hadas 3D.

Zineklubeko, helduentzako eta zine komertzialekoak zenbatuz guztira 13 titulu eskainiko dira, hortaz hileko bonoak hamahiru euroko kostua du. Bonoa ostegunean bertan eskuratu ahal izango dute zine zaleek Antzokiko takilan nahiz Lobianon bertan. Haurrentzat, aldiz, lau titulu proiektatuko ditugu.

Osteguneko zineklubean Morten Tyldum zuzendari Norvegiarraren Headhunters proiektatuko da. Akziozko thriller trebe eta azkarra, ikusleengan harridura sortuko duena. Roger talentuak bilatzen dituen ospe handiko pertsonaia da, ahal duenaren gainetik bizi dena arte lanak lapurtzetik. Egun batean betirako independentzia ekonomikoa eman diezaiokeen obra ustez eskura duela pentsatzen du. Iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan.

Zine komertzialaren ordutegia asteburu honetan egokitu egingo da, ustez haurrentzakoa den Tim Burton zuzendariaren Frankenweenie 3D filma helduen ordutegian ere bai emango baitugu. Burtonen ezaugarri da bere lanekin haurrak nahiz helduak liluratzea. La novia cadáver edo Charlie y la fábrica de chocolate tituluez gogoratzea besterik ez dugu. Frankenweenie 3D larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande arratsaldeko bostezan eta egun bereko gaueko hamarretan proiektatuko da.

Aste buruko bigarren filma Juan Antonio Bayona zuzendariaren Lo Imposible da. Naomi Watts eta Ewan McGregorrek protagonizatutako lanari buruz ezer gehiago esateko dago. Arrakasta ikaragarria. Estreinatu zen asteburuan inoiz bildutako diru kopuruaren marka gainditu zuen. Tailandiako kostaldean gertatutako tsunamiaren istorioa kontatzen duen lana honek emozio gogorrez gainezka dator, ikuslea hunkitzeko prestatu delarik hasi eta amaierara artean. Larunbat gaueko hamarretan, igande arratsaldeko zazpi eta erdietan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu