Abeletxe, San Isidro, San Roke, Santa Ana, Sakona eta Iparragirreko bizilagunek zuntz-optikoko udal sarearen hedadurari buruzko informazioa jasoko
Promosa udal sozietateak hilabete honetan zuntz-optikoko udal sarearen hedadurari buruz informazioa emateko bilera gehiago egingo ditu. Bilerak auzo ezberdinetako bizilagunekin zuzenean egingo ditu proiektuaren berri emateko eta aurrea jauzia egiteko, kasu honetan zuntza etxebizitza barneraino sartzeko baimen indibidualak eskatuko baititu. Urriaren hasieran Izarra Centren egindako lehen bilera Erkidegoak kudeatzen dituzten enpresekin eta presidenteekin egin zuen eta, jada, hirurogeita hamar (70) etxebizitzek baino zertxobait gehiagok baietza eman dute beren eraikina sareari lortzeko. Promosa sozietateak jabe-erkidego eta bizilagun interesatuen kopurua zehaztu nahi du, egun kaleetan egiten ari den obrak amaitu eta gero, etxebizitzekin jarraitzeko.
Zuntz optikoko udal sarearen instalazioa erakinera nahiz etxebizitza barrura sartzeagatiko kostua Proimersa sozietateak gain hartuko du, herritarrak ez izanik zerbitzurik kontratatzeko inolako derrigortasunik, hori borondatezkoa baita
Aste honetan bi batzar gehiago egingo ditu. Bilera biak Lobianon egingo dira arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Lehena bihar asteartean –azaroa 6an- egingo da eta horretara deituta daude Abeletxe, San Isidro, San Roke, Santa Ana, Sakona eta Iparragirre kaleetako eraikinetan bizi diren pertsonak.
Bigarren bilera, ostegunean –azaroaren 8an- egingo da toki eta ordu berberean. Horretara deituta daude Aldapa, Errebalburu, Ongarai, San Pelayo, San Pelayo eta Seigarren Mendeurrena kaleetako eraikinetan bizi diren pertsonak. Bilerak deitzeko espresuki prestatutako informazio oharra banatu eta zabaldu zaie portaletan jarriz.
Gogoratu behar dugu zuntz optikoko udal sarearen instalazioa erakinera nahiz etxebizitza barrura sartzeagatiko kostua Proimersa sozietateak gain hartuko duela eta, beraz, herritarrontzat erabat doan izango dela. Bestalde, zuntza etxebizitzaraino sartzen duen herritarrak ez duela zerbitzurik kontratatzeko inolako derrigortasunik, hori borondatezkoa baita.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik